Manuel Garrido Sotelo (1953, Moaña-Pontevedra) medikuak atzo [azaroak 29] Hiesaren inguruan hitzaldia eman zuen Ondarroan. Iparra Galdu Baik plataformak gonbidatuta, gaixotasunak Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen presoaren osasun egoeran izan duen eraginari buruz hitz egiteko aukera izan zuen.
Medikuntza ikasi zuen, eta Galiziako hainbat osasun zentrotan familia mediku modura eta larrialdi zerbitzuetan urte luzez lan egindakoa da. Orain dela urte batzuk, beharra utzi, eta Hiesaren inguruan sakontzen eta ikertzen hasi zen bere kontura. 1987an Giza immunoeskariaren birusa zuela diagnostikatu zioten eta bere esperientzia zabaltzen dabil han eta hemen.
Manuel Garrido Sotelo eta Nahia Iparragirre, domekan emandako hitzaldian
Hiesa bera asmatutako gaixotasuna dela aipatu duzu.
Immuno eskasia arazoak egon badaude, baina oraindik ez du inork gaixotasuna dagoenik frogatu. Gallo modura gaixotasuna existitzen dela esaten duten zientzialariek ez dute oraindik ezer argitu, ez eta frogatu ere. Are gehiago, egin diren ikerketa batzuen arabera, Gallok argitaratutakoa manipulatua dago. Duesberg moduko aditu batzuen arabera, ordea, orain arte uste zenaren kontra gaixotasuna ez da kutsakorra. Azken baieztapen hori dokumentatua dago, baina askori ez zaio hori argitzea interesatzen.
Egun antibiralak ibiltzen dira gaixotasuna kontrolatzeko. Ziurrak al dira?
Orain urte batzutatik gaixotasuna tratatzeko minbiziaren aurka kimioterapian erabiltzen diren sendagaiak erabiltzen dira. Beste gaixotasun bat eduki ezean, ez dute hainbesteko arazorik sortzen, baina pneumonia bat dagoenean, adibidez, antibiralek arnasketa arazoak nabarmen areagotzen dituzte, eta askotan horregatik hiltzen dira gaixoetako asko. Kasu horietan, antibiralak hartzea gelditu, eta pneumonia osatzean jarraitu beharko litzateke. Guk behintzat, hori gomendatzen dugu. Askotan, gaixoak beste kausa batzuengatik hiltzen dira, baina Hiesak jota hil direla esan ohi da, atzetik dauden akats medikuak estaltzeko.
Manuel Garrido Sotelo Ondarroako Zubi Zaharraren azpian
Ibon Iparragirreren osasuna kartzelan dagoenetik nabarmen okertu da. Espetxealdiak horretan nola eragin dio?
Isolatuta nahikoa denbora eduki dute, eta horrelako estres egoerak ez dira bat ere gomendagarriak. Estrek horrek antigorputz gehiago sortzen ditu, gorputza gaixotuz. Horrez gainera, espetxean dauden zerbitzu medikuak ere ez dira egokienak immunoeskasia duten bat artatzeko.
Zigorra ez arintzeko aitzakia legez, antibiralik ez duela hartzen dio epaileak. Zer deritzozu?
Ez du zentzu askorik. Sendagai esperimentalak dira, eta euren erabilera mesedegarria den edo ez, oraingoz, ez dago frogatua. Ez du zentzurik Ibon zigortzeak, ez duelako antibiralik hartzen.