Euskararen egoerari buruzko diagnosia egiten hasi dira gaur
Munitibarko udalak herriko euskararen egoeraren inguruko diagnosia egiteari ekingo dio gaur. Udal Euskaldunen Mankomunitateagaz elkarlanean egingo dute azterketa.Biztanleria osora heldu nahi dute, 400 bat herritarrengana, eta diagnosia egin ostean, zei...
Biztanleria osora heldu nahi dute, 400 bat herritarrengana, eta diagnosia egin ostean, zein pauso eman eta zelan jokatu aztertuko dute: «Egoerari nondik heldu jakin ostean, hau da, diagnosiaren ondorioak edukita, jarduteko abiapuntua izango dugu». Izan ere, udal ordezkariek azaldu dutenez, aspaldi egin zuten herrian euskararen inguruko azterketa, eta azken urteetan euskarak beherakada izan duenez herrian, euskararen egoeraren inguruko azterketa egitea beharrezkoa dela erabaki zuten.
14 urtetik gorakoentzat
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzko 14 urtetik gorako bizilagunek parte hartuko dute diagnosian. Horiei, galdeketa bat betetzeko eskatuko diete udaletik.
Azaldu dutenez, bost bat minututan betetzeko modukoa da, erraz betetzeko galdetegia prestatu dute.
Euskara batzordea azaroan sortu berri dute Munitibarren, eta batzordea osatzen duten herriko elkarte eta eragile desberdinek parte hartuko dute diagnostikoan.
Atzo arratsaldean, denen artean galdeketak banatuko zituzten, eta gaur hasi eta datozen eguneta munitibartarrei galdeketa banatzen ibiliko dira.