Euskararen Eguna da gaur. Eta Lea-Artibain eta Mutrikun hainbat ekintza ari dira egiten.
LekeitioEuskaldun barrien txokoaplaka jarri dute gaur [abenduak 3] goizean Eskolapeko limoiondoen plazatxoan. HAKOBAk Euskararen Nazioarteko egunean martxan jarritako ekimenagaz bat eginez, euskaldun berriek euskararenganako erakutsi duten atxikimendua eta hizkuntza hori ikasteko egin duten ahalegina aitortu nahi du Lekeitioko Udalak. Ekitaldian ondokoek parte hartu dute: Amaia Antxustegi zinegotzi eta alkateordea, Oier Zuberogoitia eta Mertxe Arrizubieta zinegotziak eta Iker Ajuria Euskara teknikaria.
Markina-Xemein
Markina-Xemeingo Bera Kruz eta Bekobenta ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoak bai eta herritarrak ere bat egin dute gaur goizean udaletxe aurrean guztiek batera abesteko. Euskaraz bizi nahi dut banderak eskuetan, Euskal Herrian Euskaraz abestu dute hasteko, eta gero ikastetxe bakoitzak Euskara Eguneko jaialdietarako prestatutako kanta bat eskaini du.
Ondarroa
Ondarroako Zaldupe eskola publikoko kideek, esaterako, lip dup-a egin dute [ikus azpiko bideoa]. Iluntzean, Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta, danborrada egingo dute, herri osora begira.
Urtero legez, Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak Argitxo Zurekin kalejiran ospatu du Euskararen Eguna. HHko umeeak eta LHkoek Kamiñazpin egin dute lehen galdialdia, 10:00ak aldera. Ostean, LHkoek herrirako bidea hartu dute: Zaldupeko Zubiaren inguruan, zaharren egoitza aurrean, Zubi Zahar parean, Kantoipe errebueltan eta Alamedan, euskararen aldarria zabaldu dute, kantuz kantu. Azken geldialdian, Alamedan, esketxak ere egin dituzte ikusleek, esparru guztietan euskaraz 365 egunez bizitzeko nahia agerian utziz.
Ispaster
Ispasterko eskolako umeek ere lip dup-a egin dute eguerdian, Euskaraz Bizi Nahi dut abestiagaz girotuta. Bestalde, antzina herrian erabiltzen ziren eta gaur egun ia erabiltzen ez diren berben bilduma osatu dute, eta udalerriko plazan zintzilikatu dituzte goizean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.