Arantza Zuluetaren egoeraren aurkako salaketak egingo dituzte bihar
Presoaren lagunek mahaia jarriko dute bihar Eskolapean. Zuluetaren eta Jon Enparantzaren bakartzearen arduradunak salatu egin behar direla dioteArantza Zulueta jasaten ari den legez kanpoko egoeraren kontrako salaketak jarri eta zorion agurrak bidaltze...
Presoaren lagunek mahaia jarriko dute bihar Eskolapean. Zuluetaren eta Jon Enparantzaren bakartzearen arduradunak salatu egin behar direla diote
Arantza Zulueta jasaten ari den legez kanpoko egoeraren kontrako salaketak jarri eta zorion agurrak bidaltzeko ekitaldia antolatu dute zapatuan, Arantza Zuluetaren lagunek. Ia urte bi darama Zuluetak isolatuta eta legeak egoera hori salbuspena dela dioen arren, Arantza Zuluetak eta beragaz batera atxilotu zuten Jon Enparantza abokatuak «erabateko bakartzea» jasaten dutela azpimarratu dute.Zulueta eta Enparantzaren bakartzearen arduradunak salatu egin behar direla adierazi dute Zuluetaren lagunek. «Egoera hau ez da legala, are gutxiago, bidezkoa». Salaketa horiek egiteko, mahaia jarriko dute bihar, 13:00etan, Eskolapean, eta salaketa orriak egongo dira betetzeko.
Udan 150 salaketa jarri zituzten Arantza Zuluearen lagunek Bilbora joanda, eta urrian 511 salaketa jarri ziren Donostian.
Salaketez gain, postalak ere edukiko dituzte mahaian, abenduaren 6an Zuluetaren urtebetetzea delako eta bera zoriontzeko.
Egoera jasanezina
Behin eta berriro salatu dute Arantza Zuluetaren lagunek haren egoera jasanezina. Astean zehar hainbat ordu beste preso batzuekin jarduerak egiteko aukera izan beharko lukeela dio legeak, baina erabat bakartuta mantentzen dutela diote.
Ziegan edo patioan egon behar du beste presoekin inolako harremanik eduki barik, eta ziegatik irten bakoitzean gorputza haztatu egiten diotela zehaztu dute.
Ikasketak egin eta liburutegia erabiltzeko egin duen eskaerari ere ezezkoa eman diotela gaineratu dute.