Abendurock jaialdiaren baitan lehen asteburuan egin diren ekimenekin gustura agertu dira Mutrikuko Rock Koletiboko kideak. “Lehen asteburuak emandakoakoarekin oso pozik gaude. Zubia izan dela kontutan edukita, eta jende asko ere Durangoko azokara joan dela kontutan hartuta, nahikoa jende batu da egin ditugun ekimenetan”.
Zapatu [abenduak 5] iluntzean egindako ekitaldian ireki zituen berriro ateak Mutrikuko Gaztetxeak, eta bertan batu zirenek Gaztetxean egin diren konponketak eta aldaketak ikusteaz gain, Unai EndemaƱoren argazki erakusketa ikusteko aukera ere izan zuten. EndemaƱo bera ere argazki erakusketaren irekiera ekitaldian egon zen, eta han batu zirenek gustura asko entzun zitzuten haren azalpenak.
Argazki erakusketara hurbildu ezin izan dutenek bihar [abenduak 8] ere, 16:00etatik 19:00etara, horretarako aukera izango dutela gogorarazi dute rock koletiboko kideek. “Ahal duenari erakusketa ikustera gonbidatzen dugu. Bertan ikusi ahal daitezkeen lanak ikusgarriak dira. Horrelakoak gurean gutxitan ikusteko aukera dugu”.
Pelax eta Cowboy’s Orchestaren kontzertua. Argazkia: Aritz Larrea
Zapatu gauean, aldiz, Pelax eta Cowboy’s Orchesta taldearen zaleek ordubete inguru iraun zuen kontzertuarekin gozatzeko aukera izan zuten. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, zaleak zein taldea bera ere oso gustura geratu ziren. “Gaztetxean egin ditugun aldaketekin kontzertuak orain beste modutan entzun eta ikusten dira. Lehengoarekin alderatuta, kalitatea hobetu egin dela probatu dugu lehen kontzertu honekin”.
Bestalde, domekan [abenduak 6] proiektatuko dokumental emanaldian ere nahikoa zale batu ziren. “
Sound city dokumentala ikusten batu zirenak oso gustura ikusi genituen”.