Atzo [abenduak 6] Durangoko Ezkurdi pilotalekuan ez-ohiko partida jokatu zuen Andoni Aretxabaleta markina-xemeindarrak. Arratsaldea binakako partida jokatzen hasi bazuen ere, Mikel Larunberen aurka buruz burukoa jokatzen amaitu zuen.
Hain zuzen ere, Binakako txapelketa nagusiko partidaren aurretik, Victorrek eta Aretxabaletak osatutako bikoteak Arretxe IIaren eta Larunberen aurkako partida jokatzen hasi ziren. Victor eta Aretxabaleta 9-2 irabazten ari zirela, baina, Iker Arretxek min hartu zuen eskuineko eskuan, eta hortaz, partida bertan behera geratu zen.
Asegarceko parte medikuak adierazi duenez, eskuineko eskuko hirugarren atzamarra hautsita du.
Azkenik, atzelariek
buruz burukoa hamasei tantora jokatzea erabaki zen. Partida hasieran nahikoa berdinduta ibili baziren ere, Larunbe aurretik hasi zen. Gerokoan, ostera, Aretxabaletak aurrea hartuta bata bestearen atzetik egin zituen azken tantoak, partida 16-12 irabaziz galdakaoztarrari.