Herrian erosteak saria dauka! lelopean, Gabonetako kanpaina berezia jarri du abian Ondarroako Zatozte elkarteak. “Urtero bezala, gure bazkideek herritarren fideltasuna eta herrian erosteari saria emango diete”, azaldu dute Zatozteko ordezkariek.
Iazko Gabon kanpainako irabazleak. Argazkia: Zatozte
Aurten, salmentak bultzatzeko asmoagaz, 6.000 euro oparituko ditu merkatari elkarteak. “Urtarrilaren 5era arte, Zatozteko saltokietan 100 eurotako opari txartel baten zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dira “. Guztira, 100 euroko 60 sari banatuko dira, eta horiek ostean, herriko dendetan erabili ahal izango dira.
Urtarrilaren 5ean, denda bakoitzak itxi orduko, 100 euroko bonoaren zozketa egingo du, eta zuzenean eurek deituko diote irabazleari. Sarituek Zatozteko bulegoan jasoko dituzte euren erosketa txekeak, urtarrilaren 8an. “Irabazle bakoitzak zenbaki irabazlea suertatu zaion dendan gastatu ahal izango du bono hori”.