Gaixorik dauden presoen giza eskubideen aldeko martxa egin dute Durangon
Gaixorik dauden presoen alde egindako protestan 3.000 lagun inguru batu dira. Pertsonak orok «bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako» eskubidea duela ohartarazi duteSare Herritarrak deituta, gaixorik dauden presoak «berehala» askatzeko esk...
Gaixorik dauden presoen alde egindako protestan 3.000 lagun inguru batu dira. Pertsonak orok «bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako» eskubidea duela ohartarazi dute
Sare Herritarrak deituta, gaixorik dauden presoak «berehala» askatzeko eskatu zuten atzo Durangon egindako manifestazio jendetsuan. 3.000 bat pertsona elkartu ziren larriki gaixorik dauden presoen eskubideen alde egindako protestan.Manifestazioak, 12:30ean irten zuen Durangoko Liburu eta Disko Azoka paretik. Gaixotasun larriak dituzten 11 presoen egoeraz, tartean Ibon Iparragirre Burgoa ondarrutarrarenaz, ohartarazten zuten 11 lagun joan ziren manifestazioaren aurrealdean; eta horien atzetik joan zen Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera! leloa zeraman pankarta eta manifestazio burua.
Gaixo larriak etxeratzeko behin eta berriz aldarrikatu zuten Durangoko kaleetan batu ziren ehunka pertsonek. «Non daude giza eskubideak?» oihu ugari entzun ziren martxan zehar, eta horiez gain, preso gaixoak etxeratzeko aldarriak ere asko izan ziren.
Mobilizazioa jendez gainezka zegoen Santa Ana plazan amaitu zen, eta bertan irakurri zuten oharra. Bertan gogorarazi zutenez, gizabanako orok du «bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea», eta gaixo dauden presoen egoeraren larriaz ohartarazi zuten.
Irakurketa positiboa
Ekitaldiaren amaieran, Teresa Toda Sare plataformako bozeramaileak urtarrilaren 9an Bilboko eta Baionako mobilizazioetan parte hartzeko dei egin zion euskal jendarteari.
Bestalde, Iparra Galdu Baik plataformako kideek atzoko ekimenaren inguruko oso irakurketa positiboa egin dute. «Horrelako ekintzak beharrezkoak dira. Izan ere, larriki gaixorik dauden presoen errealitatea kalera ateratzea ezinbestekoa da. Ibon eta gainontzeko preso gaixoak etxeratzen ez dituzten bitartean, mobilizatzen jarraitu beharko dugu».