Azken asteotan Ertzaintzak Debabarreneko landa inguruan abian ipinitako patruila bereziak egiten duen lana hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute mutrikuarrek. Galdonan egindako hitzaldian hainbat herritar batu ziren, eta bertan, besteak beste, hurrengo asteotan euren etxeetara bisitak egingo dituztela azaldu zieten.

Ertzainak, Galdonan, landa patruila aurkezten.