
Munitibarko udaletxean 12:00etan ipini dute hitzordua. Bertaratzerik ez dutenek, telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 946 164 007.
Apuntatzerakoan mikrotxip zenbakia aurkeztu beharko dela jakitera eman dute.
Euskal Herri mailako txapelketak izango dira biak. Kinttopekoen zaldi-mando txapelketa hilaren 24ean eta 25ean jokatu dute.
Bestalde, Zaldi-mando proben txapelketa hilaren 26an, 31an eta urtarrilaren 1ean lehiatuko dute.
Bi txapelketetarako baldintzak berdinak izango dira. Munitibarko 1.000 kiloko harria erabiliko dute probetan, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izan beharko da. Pisu hori gainditzen dutenek, gainditzen duten kilo bakoitzeko beste kilo bat izango dute.
Saioak hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte abereak. Hala, Bizkaiko Kirol eta Joko Federakundeak kontrolatuko ditu proba biak.
Sari potoloak
Kinttopekoen zaldi-mando proben txapelketan lehenengo laurentzat egongo dira sariak. Irabazleak manta eta garaikurragaz batera, 400 euroko diru-saria jasoko du. Bigarrenak 350 euro eta garaikurra irabaziko ditu, hirugarrenak 300 euro jasoko ditu, eta laugarren sailkatuak 250 euro.
Bestetik, zaldi-mando probetan, lehenengo hamarrek jasoko dute saria. Txapeldunak manta, garaikurra eta 750 euro irabaziko ditu. Bigarrenak ere mantagaz batera, 700 euro jasoko ditu, eta hirugarren sailkatuak 650 euro eskuratuko ditu. Laugarren postutik hamargarrenera sailkatzen direnentzat, 600 eta 325 euro bitarteko diru-sariak egongo dira.
Halaber, Lea-Artibai mailako lehenengo hirurentzat ere sariak prestatu dituzte. Lehen sailkatzen den Lea-Artibaiko bizilagunak 150 euro eta manta jasoko ditu; bigarrenak 100 euro eta hirugarrenak 80 euro eskuratuko ditu.
Era berean, herrikoentzako sariak ere egongo dira. Lehen sailkatzen den munitibartarrak 120 euro irabaziko ditu, eta bigarrenak 70 euro.