Ondarroako Atletismo Taldeak antolatuta, herriko lasterketarik ezagunena eta jendetsuena egingo da domekan [abenduak 13] : 31. Egia-Iriondo Memoriala.
Parte hartzailerik gazteenak sariak jasotzen
Lasterketa 12:00etan hasiko da Berriatuan, eta ohi modura, parte hartzaileek Ondarroako Zubi Zaharraren parera arteko ibilbidea bete beharko dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lasterketan parte hartzea bera izango da garrantzitsuena, eta sailkapena gutxienekoa; batzuk banaka, beste batzuk taldean, baina guztiek ondo pasatzeko aukera izango dute. “Egia-Iriondo lehia baino gehiago da, herriko kirol jairik handiena da”, diote.
Parte hartzeari dagokionez, azken urteotan nabarmen jaitsi dela kezkatuta daude antolatzaileak. “Garai batean 600 korrikalaritik gora batzen ginen, eta orain 300 bueltan. Gure helburua, parte hartzeari eutsi eta lehengo kopuruetara bueltatzea da. Ibilbidea guztiek egitekoa modukoa dela deritzogu, oinez egin behar bada ere. Hain zuzen ere, denek jasoko dituzte txaloak helmugan. Ibilbidea osorik egin nahi ezean, motzagoa ere egin daiteke, norberak nahi duen tokitik abiatuta”.
Herritarrak helmugara ailegatzen
Horrez gainera, 15 urtetik gorako nesken parte hartzea bultzatu beharra dagoela azpimarratu dute. Azken urteotako datuak kontutan hartuta, oso neska gutxik parte hartzen du lasterketan. “Herrian aringa-aringa egiteko zaletasuna badagoela jakin badakigu, utzi lotsak alde batera eta animatu”.
Aldez aurreko izen ematea
Izen emateari dagokionez, dena hobeto antolatze aldera, aurretik egitea gomendatu dute antolatzaileek. Horretarako lehen aukera bihar [abenduak 11] egongo da turismo bulegoan, 19:00etatik 20:00etara. Horrez gain, berantiarrenek ere lasterketaren egun berean izena emateko aukera izango dute, 10:00etatik 11:00etara.
Izena ematerako orduan bost euro ordaindu beharko dituzte helduek, eta haurrek aurten, doan parte hartzeko aukera izango dute, estreinako.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.