Jolasteko gune berria izango dute laister Markina-Xemeingo umeek. Auzotarrek egindako eskariari erantzunez, umeentzako jolas parke bat prestatuko du udalak
Beheko Mojen Plaza auzoko berdegune batean.
Belarra kendu eta lurzoru bigun bat jarriko dutela zehaztu du udalak. Jolasak berriz, ohikoak barik, ezberdinagoak izatea nahi dutela eta aukerak aztertzen dabiltzala jakitera eman dute.

Zelai aurrean dauden komun publikoak birmoldatuko ditu udalak.
Parke berriagaz gain,
Zelaiko komunak berriztatzeko proiektua era esku artean dauka udalak. Herriko komun publikoak zaharkituta gelditu direla eta, birmoldatu egingo dituzte osorik. Eraberritze proiektua prest daukate, eta lanak urtea amaitu orduko hastea nahi dute.