Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkagaz aurrera eginez, Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak antolatu ditu zortzigarren urtez, Lekeitioko Udalak.
Lekeitio bideratzen duen itsasargi, ondarea izenburupeanĀ abenduaren 15ean burutuko den jardunaldiak Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa proiektuaren ardatza den ondarearen aberastasuna mantendu eta zabaltzea du helburu.
Lekeitioko Santa Katalina Itsasargia.
Aurtengo jardunaldiak bi gai ukituko dituela aurreratu du udalak. Alde batetik,
turistaren profila aztertuko dute enpresa baten ikuspuntutik. Horretarako, The Basque Way enpresako Noemi Lekube gonbidatu dute, bere esperientzia azaltzeko. Bestalde, aurtengo udan martxan jarri duten proiektu pilotuari jarraituz,
Lekeitioko Jasokundeko Andra Maria Basilikaren itsas eta eliz ondarea azalduko dute. Juan Manuel Gonzalez Cembellin Bilboko Eliz Museoaren zuzendaria izango da bisita gidatuen proiektua azaltzearen arduraduna, eta bere eskutik, bisita gidatu bat egingo da hitzaldiaren ostean, basilikara.
Jardunaldia kultur elkarte, arrantzaleen kofradia, herriko eta eskualdeko erakunde, turismo alorragaz zerikusia duten merkatari eta oslalari zein herritar orori zabalik dago eta doan izango da.
10:00etan hasiko da ekitaldia
kultur etxean.
EGITARAUA:
10:00 Inaugurazioa
Lekeitioko Udal alkatearen ongi etorria
10:05 Nola sortu turismo produktuak ondarea oinarri hartuta. Zer nahi du jakin gugandik turistak?
Noemi Lekube, The Basque Way.
10:35 Lekeitioko Jasokundeko Santa Maria Basilikaren eliz ondarea turismo produktua bihurtzen
Juan Manuel Gonzalez Cembellin. Bilboko Eliz Museoaren Zuzendaria
11:00 Galderetarako/eztabaidarako tartea
11:15 Santa Maria Basilikara bisita gidatua
Juan Manuel Gonzalez Cembellin. Bilboko Eliz Museoaren Zuzendaria