Abenduaren 20an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen barruan,
Iñaki Antiguedad eta Leire Pinedo
EH Bilduko kideek mitina eskaini zuten zapatuan [abenduak 12], Ondarroako Alamedan. Pinedo Espainiako Kongresurako Bizkaiko hirugarren da zerrendan eta Antiguedad, ostera, laugarren.

Iñaki Antiguedad kongresurako hautagaia, Ondarroako mitinean. Argazkia: Turrune
Hurrengo domekan [abenduak 20] egingo diren hauteskundeek Euskal Herriarentzat izango duten garrantzia nabarmendu zuten EH Bilduko bi kideek Alamedan egindako ekitaldi politikoan. Koalizio abertzalea Bizkaiko interesak “Madrilen aurrean benetan defenditu dituen taldea” dela azpimarratu zuten Antiguedadek eta Pinedok.
Bestalde, Joseba Permach EH Bilduko kideak hitzaldia eskainiko du bihar [abenduak 15], Ondarroako Kofradia Zaharrean. Permachen hitzaldia 18:30ean hasiko da. Ostean, luntxa egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.