Ondarroako Udalak iragarri duenez, jolas eta jostailu ez sexistei buruzko tailerrak egingo dira datozen egunotan.
Urtxintxa Eskolagaz elkarlanean, guztira, herriko ikastetxeetan hiru tailer eskainiko dira, Hezkidetza egitasmoaren baitan.
Tailerrak, oro har, irakasleei, ikasleei, begiraleei eta gurasoei zuzenduta daude, eta jolas eta jostailauk aukeratzeko irizpideen berri emango dute. Jolasak heziketarako tresna garrantzitsua direnez, horien inguruko eskaintzen inguruko analisi kritikoa egitea ezinbestekoa dela diote tailerraren arduradunek. “Jolasa ikasteko egoera naturala da, eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira”.
Gaur [abenduak 14] egin da lehen tailerra Zaldupe ikastetxean. Hurrengoei dagokienez, honako toki eta orduetan egingo dira:
- Abenduak 15, martitzena, 16:30ean, Zubi-Zahar herri ikastolan.
- Abenduak 17, eguena, 16:30ean, Txomin Agirre ikastolan.