Iñaki Antiguedad eta Leire Pinedo Espainiako Kongresurako Bizkaiko EH Bilduren hautagaiek mitina eskaini dute Ondarroako Alamedan. Domekako hauteskundeek Euskal Herriarentzat izango duten garrantziaz ohartarazi zuten zapatuko ekitaldi politikoan. Koal...

Iñaki Antiguedad eta Leire Pinedo Espainiako Kongresurako Bizkaiko EH Bilduren hautagaiek mitina eskaini dute Ondarroako Alamedan. Domekako hauteskundeek Euskal Herriarentzat izango duten garrantziaz ohartarazi zuten zapatuko ekitaldi politikoan. Koalizio abertzalea Bizkaiko interesak «Madrilen aurrean benetan defenditu dituen taldea» dela azpimarratu zuten.Bestalde, Joseba Permach EH Bilduko kideak hitzaldia eskainiko du gaur, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Ostean, luntxa egongo da.