Gehitu egin da Ondarroako Egia-Iriondo memorialeko parte hartzaile kopurua
Aurten 420 lagunek parte hartu dute lasterketan. Iñigo Perez eta Ioana Osa izan dira alde zaharreko helmugan sartzen lehenak. Egiak eta Iriondok ere ez dute urteroko hitzordura hutsik eginBeste urte batez, Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak je...
Aurten 420 lagunek parte hartu dute lasterketan. Iñigo Perez eta Ioana Osa izan dira alde zaharreko helmugan sartzen lehenak. Egiak eta Iriondok ere ez dute urteroko hitzordura hutsik egin
Beste urte batez, Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak jendetza batu du. Antolatzaileek iragarri dutenez, iaz baino jende gehiago batu da 31. Egia-Iriongo memorialean; 420 lagun inguru, denetara. «Azken urteotan parte hartzaile kopurua 300 eta 350 bitartean ibili da, eta aurten, ostera, 420 bat lagunek eman dute izena. Eguraldiak ere asko lagundu du, eta azken orduan izena eman dutenak ere asko izan dira».12:00etan puntuan hasi zen lasterketa Berriatuan, kordeleria paretik, eta ordurako, Ondarroako alde zaharra eta inguruak jendez beteta zeuden aringalariak noiz helduko zain. Lehen parte hartzaileek ziztu bizian irten zuten, eta hasieratik erritmo bizia ipini zuten. Lehen metroetan, Asier Ugartetxea azken urteotako irabazlea aurretik ibili zen, baina Kamiñazpi parean ezin izan zion erritmoari eutsi, eta atzetik zituenek aurrea hartu zioten.
Sprintean
Iñigo Perez eta Mikel Dieguez alde zaharrera haginak estututa heldu baziren ere, sprintean aurrea hartuta helmugan sartzen lehena Perez izan zen.
Helmugaratu zen lehen neskari dagokionez, Ioana Osa iazko txapeldunak irabazi du aurtengoan ere Egia-Iriondo memoriala.
Ondorengo minutuetan, banaka, bikoteka, lagunartean zein familia giroan amaitu zuten lasterketa parte hartzaileek. Batzuk ziztu bizian sartu ziren, beste batzuk ondokoen martxan geldika-geldika eta asko oinez ere heldu ziren helmugara, bakoitza bere erritmora. Denak ere, txalo zaparrada artean ailegatu ziren alde zaharrera.
Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondo lasterketaren sortzaileek ez zuten urteroko hitzordura hutsik egin. Iriondo, esate baterako, helmuga parean egon zen guztia gertutik jarraitzen, eta Egia publikoaren artean egon zen guztiak txalotzen.
Behin guztiak helmugara helduta, sari banaketa egin zuten. Haurrak banan-banan pozik igo ziren oholtza gainera, eta txapeldun handiek legez, eskuak igota agurtu zituzten han bildutako guztiak. Ostean, gazte, beterano eta absolutu mailako lehen hiru sailkatuek oroigarriak jaso zituzten Egia, Iriondo eta Orkatz Beitia munduko txapeldunaren eskutik.