Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaKultura

Turisten profila aztertu dute Lekeition, Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldietan

Lekeitio
2015/12/15
Turismoa sustatzeko bideak jorratu dituzte gaur goizean, Lekeitioko kultur etxean burutu diren Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldien zortzigarren ekitaldian. The Basque Way bidai agentziako Noemi Lekubek turistek zer bilatzen duten azaldu du, bere esperientzia personaletik abiatuta. Turistek gertutasuna bilatzen dutela nabarmendu du Mutrikuko gidariak. Historia baino gehiago nahi dutela azaldu du: lotura bat lortu, konektatu. Beraz, komunikatzeko beste modu bat erabiltzen duela aitatu du, turista eta gidaria bera zein herrialdea lotuko dituen istorioak tartekatuz.
Noemi Lekube bere esperientzia kontatzen Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldian.

Noemi Lekube bere esperientzia kontatzen Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldian.

Turistak, batez ere, Donosti eta Bilbotik hasita zabaltzen direla Euskal Herriko beste herrietara zehaztu du Lekubek. Hiriburuak ezagutu eta beste herrietatik bira bat egiten dutela. “Bilbora konexio ona dago eta Donostia ondo saltzen da gastronomiagatik. Gero, ezgututakoan, beste guztiak txunditzen ditu: paisaiak, jendeak, ohiturek”. Kultura bilatzen duen turistak era entretenigarri batean jaso nahi duela historia azpimarratu du Noemi Lekubek, xehetasunetan gehiegi sakondu barik, eta amaieran zer edo zer jan eta edateko aukera badago, hobe. Gida “motza, arina eta zoragarria” nahi dutela azpimarratu du, “eta eskatzen dutena eman behar zaie”. Basilika Aurreko urteetan Sosoaga Jauregiko dolarea, Santa Katalina Itsasargia eta Marierrotara bisitak antolatu dituzte. Aurten, berriz, udan martxan jarritako proiektu pilotuari jarraituz, Jasokundeko Andra Maria Basilika landu dute. Horrela, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Bilboko Eliz Museoaren zuzendariak bisita gidatuen proiektua azaldu du eta bisita gidatu bat egin da basilikara bere eskutik.
Juan Manuel Gonzalez Cembellin Jasokundeko Andra Maria Basilikara egin den bisita gidatuan.

Juan Manuel Gonzalez Cembellin Jasokundeko Andra Maria Basilikara egin den bisita gidatuan.

2008ko uztailean eta abuztuan Jasokundeko Andra Maria Basilika ezagutzera emateko egin zen bisita gidatuen kanpaina gogora ekarri du Gonzalezek. Kanpainak harek emaitza onak lortu zituela azaldu du, eguneko 250 pertsona joan bait ziren bisitan. Baina, arrazoi ezberdinak medio ezin izan zuten bisitekin jarraitu.

Joan den urteko abenduan, bestalde, sakristaua erretiratu egin zen, eta beraz, ordutik, basilika elizkizun orduetan besterik ez dute zabaldu. Hori dela eta, arazo horreri konponbidea eman nahian, udalak eta elizak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten eta bisita gidatuen proiektu bat jarri zuten abian, basilika berriz ere udaldian bisitatu ahal izateko. Bisita libreak eta gidatuak eta audiogida zerbitzua antolatu zituzten 31 egun ingurutan.

Bilboko Eliz Museoaren zuzendariak zehaztu duenez, emaitzak onak izan dira, nahiz eta eguneko 2008an baino bisitari gutxiago eduki. Beraz, egitasmoa egonkortu eta jarraipena eman nahi diote hobetu beharrekoa aztertu eta gastuak neurtu ondoren. “Proiektua trinkotu eta publiko berriei zabaldu behar diegu”, adierazi du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.