Donostiako Lilatoira joateko autobusa antolatuko du udalak
2016ko martxoaren 6an Donostian egingo den Lilatoian izena ematekoa epea zabaltzeagaz batera, urtero modura, Lilatoira joateko autobusa antolatuko dutela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Oraingoan ere, dortsalak eta kamisetak ekartzeaz ere ard...
Lilatoian izena eman nahi dutenek www.kirolprobak.com web orrian eman beharko dute izena, eta udalak argitu duenez, kidea zareneko taldearen izena atalean Markina-Xemein idatziz gero, izena eman duena talde horretako kide modura azalduko da.
Lilatoian izena emateko epea atzo zabaldu zen eta 2016ko otsailaren 25ean itxiko dute. Lasterketak, urtero modura, 5 kilometroko distantzia izango du eta 11:00etan hasiko da.