LAB sindikatuak eta Ikasle Abertzaleak erakundeak deituta, Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen preso ondarrutarra eta gainontzeko preso gaixoak etxeratzeko eskatu dute gaur [abenduak 17] Ondarroan.
11:30ean irten du sindikatuak Ondarroan duen egoitza aurretik Ibon etxea! Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu lelo zeraman manifestazio buruak, eta Alamedara ailegatu bitartean gaixo larriak etxeratzeko eskaria behin eta berriz egin dute.
Ondarroako manifestazioa
Mobilizazioa Alamedan bukatu da, eta ostean, manifestua irakurri du Ondarroako Institutuko ikasleetariko batek. Presoak etxeratzeko aldarrikapena XXI. mendean egin beharra “ulertezina” dela nabarmendu dute han bildutakoek. “Espainar gobernarien mendu politiko argia da hau; heriotza zigorraren aplikazioa da hau”, esan dute.
Are gehiago, Espainiako Gobernuak euren legeei “uko” eginda, Ibon Iparragirreri heriotza zigorra “ezarri” diotela azpimarratu dute Alamedan. “Herritarron indarrak eta kemenak ekarraraziko du Ibon etxera, herritarron indarrak, ikasleon indarrak, langileon indarrak. Gure presioak mugi arazi beharko ditu ‘Ibon etxea!’ garraxipean euskal politikari kolaboratzaileak euren borondatez ez baitira mugituko Ibon etxera ekartzeko bidean”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.