10 urte ezinezkoak gauzatuz
Abenduaren 24an hamarkada bat beteko da Gernika-Lumoko gazteek arma lantegia zen Astrara lehenengoz sartu zirenetik. Gaur egun herritarren eskura dagoen kulturarako fabrika soziala da.Zenbaitetan ametsak egi bihurtzen dira. Utopia batelez hazten doan d...
Abenduaren 24an hamarkada bat beteko da Gernika-Lumoko gazteek arma lantegia zen Astrara lehenengoz sartu zirenetik. Gaur egun herritarren eskura dagoen kulturarako fabrika soziala da.
Zenbaitetan ametsak egi bihurtzen dira. Utopia batelez hazten doan desioa bete egiten da. Astra arma lantegia okupatu zuten Gernika-Lumoko gazteek 2005eko abenduaren 24an, eta proiektu horrek hamar urte beteko ditu.Urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute, eta agerraldia ere egin zuten joan dne zapatuan. Ezinezkoa okupatu!; hori da datozen hamar urteetarako aukeratu duten leloa, zehaztu duten erronka.
Dozenaka lagun batu ziren, hamar urte hauetan, modu batera edo bestera, Astra proiektua posible egin dutenak. Urteurrenerako adierazpena ere irakurri zuten. Hain zuzen, gogora ekarri zuten orain hamar urte hainbati ezinezkoa iruditzen zitzaiena posible egin zutela, eta eraldaketa guztiak ezinezkoak irudikatuz sortzen direla adierazi zuten. «Gaur, lerrootatik, ezinezkoak okupatzeko deia zabaldu gura dugu. Gure esperientzia txiki eta partikularretik behin egindakoa beste askotan egiteko. Bakoitzak bere arlotik, bere begiradaren prismatik, mundu bat du eraldatzeko, ezinezko bat okupatzeko», irakurri zuten.
Eragileak ahaldunduta
Astra Koordinadorako kide da Johana Olabarria. Dioenez, orain hamar urte inork ez zuen irudikatzen gaur egun holako eraikin historiko bat edukiko zuketenik, eraberritua eta, gainera, gaur egun duen bizitzarekin. 2005ean Astra okupatu zuten gazteak oso ausartak izan zirela aipatu du, eta beraien planteamendu zabal eta zintzoarekin gaur egun Astra denaren oinarriak jarri zituztela. «Astraren antolakuntza zelakoa izango zen ez genuen argi, baina bagenekien herriarentzat bizia eta emankorra izango zela», dio Olabarriak.
Gainera, urteek pasa ahala, irudikatzen ez zuten beste arrealitate asko hurbildu dira Astrara; familiak, esaterako. «Hasiera moduan ez genituen eragile antolatu modura ikusten, eta gaur egun presentzia oso garrantzitsua dute Astran».
Gaur egun eragile denak ahaldunduta ikusten ditu Olabarriak; «beraien kabuz antolatzen dituzte gauzak, askatasun guztiarekin, autonomiarekin, baina, nolabait, Astrako komunitate horren barruan». Astra baliabide bat dela dio, «jende guzti horiek buruan dituzten proiektuak garatzeko».
Herriaren babesa
2005eko abenduaren 24ko goizalde hotz hartan Astrara sartu zirenen artean zeuden Goizane Bilbao eta Katalin Ibarra. Momentu pozgarria izan zela diote biek, eta poztasun horrekin nahastuta gogoratzen dute momentuko urduritasuna ere. «Ez genekien zer gertatuko zen, ezta zer etorriko zen ere», azaldu dute. Astra okupatu ostean, baina, herritarrengandik jaso zuten babesa handia izan zela aipatu dute. «Ez genuen holako erantzunik espero. Bagenekien Astra okupatzeko beharragaz bat egiten zuten gazte asko zeudela, baina herri mailako babesa ere izugarria izan zen», dio Bilbaok.
Gogoan dute Astra okupatzea ezinezkoa izango zela entzun behar izan zutela sarri, «baina guk argi genuen, eta seguru ginen egin behar genuenarekin, dio Ibarrak. Okupazioarekin, beraz, ezinezkoa posible dela erakutsi zuten, bien ustetan.
Milaka amets sortuz, denok batera idatzi zuen Gernika-Lumoko Sarkor taldeak Astraren okupazioari doinua jarri zion Zu barik eztau! abestian. Eta abesti horrek zioena bete egin dela uste dute Asier Musatadi eta Jon Rementeriak. Musatadik dioenez,