Akarlanda Adventure Park-era irteera egingo dute hilaren 30ean
Gabon oporretan hainbat jai egun izaten dituzte gazte eta txikitxoek, eta egun horiek aprobetxatu egin nahi izaten dituzte planen bat edo beste bat egiteko. Hori horrela, Mendatak hainbat aukera eskainiko ditu Gabon egun horietan aspertzeko betarik iza...
Hain justu, 8 eta 17 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako irteera da hilaren 30ekoa. Aipatu egunean, 10:00etan Mendatako Elexalde auzotik autobusez irtetzea aurreikusten dute; hala, 17:00etarako bueltan egoteko.
Izena ematea
Irteeran parte hartu nahi dutenek abenduaren 23a orduko eman beharko dute izena eta 10 euro ordaindu; gainerakoa Mendatako Udalak jarriko duela zehaztu baitute.
Irteera posible izan daiten, hala ere, 15 pertsonaz osatutako taldea eratu beharko dela jakitera eman du udalak. Hala izatekotan, izena emandakoek erropa eta oinetako erosoak eraman beharko dituzte irteera egunean, eta, badaezpada, baita aldatzeko jantziren bat ere. Eguerdian bazkaltzeko, gainera, bokata eraman beharko du parte hartzen duen bakoitzak.
Askaria Idatze Etxean
17:00etarako Mendatan izango direla aprobetxatuta, askaria jateko bilduko dira orduan Idatze Etxean bertan.
Bestalde, udalak ohartarazi du irteera egunean abenduaren 30ean euria egingo balu, izena emandakoei deitu egingo litzaiekela ekintza atzeratu egingo dela jakinarazteko.
Lagun giroan naturaz gozatzeko aukera paregabea dela eta, herritarrak parte hartzera eta gozatzera gonbidatu ditu Mendatako Udalak.