Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa jokatuko dute Lekeition
XI. Trinketeko Esku Pilota Txapelketa jarriko du martxan Lekeitioko Udal Kirol Patronatoak. Urtero modura, helduen parte-hartzea bultzatzea du helburu txapelketak. «Binakakoa izango da lehiaketa, adin zehatz bat daukatenentzat eta gutxienez 40 urte be...
Izen ematea zabalik dago. Kiroldegian izena eman behar dute jokatu nahi dutenek, 2016ko urtarrilaren 10era orduko. Telefono zenbaki bat ere jarri dute parte hartu nahi duenak deitu ahal izateko: 94 624 30 05. Partidak domeka goizetan jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan.
Euskal Herrira begira
Lekeitio, Iurreta, Deba, Mallabia, Elgoibar, Azkoitia, Durango, Garzaron (Nafarroa) Mendexa eta Amorotoko sei bikote aritu ziren iaz, zein baino zein gehiago, eta laugarren aldiz jarraian, Iurreta eta Lekeitioko bikoteak, Kepa Arroitajauregi eta Julian Arratek, eraman zuten txapela.
40 urtetik gorakoez gainera, 50 urtetik gorakoak ere animatu nahi dituzte antolatzaileek. «50 urtetik gorako hiru bikotek izena emanez gero, eurentzat txapelketa berezia egingo da. Beraz, adin horretatik gorako jendea ere animatu nahi dugu».
Egunen batean, txapelketa, Euskal Herriko beteranoen txapelketa bihurtzeko asmoa dauka Udal Kirol Patronatoak.
Aurtengo txapelketa arrakastatsua izateko eta zalantzan dauden jokalariak erakartzeko, entrenamendu berezia antolatu dute biharko. 17:30etik 19:30era lagun arteko partidak jokatuko dituzte Lekeitioko trinkete frontoian.