Danok Batek irabazi du Gipuzkoako elkarteen arteko zesta- punta sariketa
Mendizabalek eta Mantzisidorrek 35-24 irabazi diote Zumaiari. Danok Batekoek ezin izan dute Udazken saria irabazi. Berriatuko Belarrik eta Landerrek irabazi dute Mutrikuko Pala TxapelketaMutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak irabazi du Ezker hormako...
Mendizabalek eta Mantzisidorrek 35-24 irabazi diote Zumaiari. Danok Batekoek ezin izan dute Udazken saria irabazi. Berriatuko Belarrik eta Landerrek irabazi dute Mutrikuko Pala Txapelketa
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak irabazi du Ezker hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketa, 2. mailan. Zumaiari 35-24 irabazita, Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Mantzisidorrek jantzi dute txapela.Bikote mutrikuarrak maila ona erakutsi zuen Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Partida gogorra izan zen, eta kantxara urduri atera baziren ere, Zumaiako bikotea nahikoa erraz menderatzea lortu zuten.
Hasierako tantoetan nahikoa parekatuta ibili ziren aurkari biak, baina 20. tantotik aurrera partidaren kontrola hartu zuten Mendizabalek eta Mantzisidorrek, eta erraz egin zituzten azken tantoak.
Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketaz gain, Danok Bateko Eñaut Urreistik eta Manex Ansolak Gipuzkoako Udazkena Sariko finala jokatu dute Zumaiaren aurka, alebin kategorian.
Bikote mutrikuarrak Tolosako Beotibar pilotalekuan maila ona erakutsi bazuen ere, Zumaiako bikoteak irabazi zituen bi setak. Horrenbestez, bigarren postuan amaitu dute txapelketa Danok Bateko alebinek.
Ezuste asko, pala sariketan
Bestalde, Mutrikuko pala txapelketaren finalak ere jokatu dira, Danok Batek antolatuta.
2. mailako finalari dagokionez, Enetz eta Unai ondarrutarrek osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa, ezustean. Zumaiako Josuri eta Juani, txapelketako faboritoei, 30-27 irabazi zieten. Bikote irabazlea atzetik ibili bazen ere, azken bost tantoak bata bestearen atzetik eginda nagusitu zen.
1. mailan, ordea, Berriatuko Belarrik eta Landerrek (Txus ordezkatu zuen) jantzi zuten txapela, Soraluzeko Gallas eta Pontxiren aurka 30-22 irabazita. 20 tantora arte, parez joan ziren bi finalistak, baina Berriatuko bikoteak maila hobea erakutsi zuen.