Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mikel Etxaburu idazle ondarrutarrak jaso du Blas de Otero poesia saria

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/12/22
Mikel Etxaburu idazle ondarrutarraren Hirian zainetan 70 bat poema jasotzen dituen sortak irabazi du Blas de Otero VIII. Poesia Lehiaketako sari nagusia, euskal lanen kategorian. Gazteleraz idatzitako lanen artean, ostera, Ramon Perezen Gremios poema liburuak irabazi du sari nagusia. Saritu bakoitzak 5.500 euroko saria jaso du. Etxabururen lanari dagokionez, epaimahaiak bertsoek niaren eta hiriko paisaiaren artean dagoen lotura erakusten duten modu berezia azpimarratu nahi izan du. “Emozioz betetako ibilbidea egiten duen ahots poetikoa du poema sortak”.
Blas de Otero eta Miguel de Unamuno lehiaketako irabazleak

Blas de Otero eta Miguel de Unamuno lehiaketako irabazleak. Mikel Etxaburu eskuinetik bigarren ageri da. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Udaleko Kultur Sailak antolatzen duen lehiaketara aurten 449 behar aurkeztu dira, eta horietatik hamar euskara hutsean izan dira. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lehiaketaren helburua “literatura jarduera eta talentu berrien agerpena sustatzea” da. Idazle ondarrutarrak HITZAri agertu dioenez, pozik jaso du saria. “Niretzako poema saria jasotzea pozgarria izan da, baina saria baino garrantzitsuagoa iruditu zait nik idatziko poema sorta batek epaimahaia bete duela eta gustuko izan dutela jakitea”. Etxaburuk azpimarratu duenez, estreinako aurkeztu du lana sariketara. “Poema sorta berri honen sortze prozesua amaitu nuenean Blas de Otero sariketara lanak aurkezteko sasoiz nengoela ikusi nuen, eta sekula ez modura, aurten aurkeztea erabaki nuen”.
Mikel Etxaburu, Ondarroako Plaiko Zubiaren aurrean

Mikel Etxaburu, Ondarroako Plaiko Zubiaren aurrean

Oraingo honetan, gainera, irakurleak ohituta dituen gaitik “haratago joatea” erabaki du ondarrutarrak, erronka pertsonal modura. Argitaratu dituen aurreko bi lanetan, Zu zara orain txoria (Elkar, 2011) eta Hodeiak zapatetan (Susa, 2014), askatasuna eta horren falta izan dira ardatz, baina azken lanean hiriari buruz idaztea erabaki du. “Aspalditik nuen hiriari buruz idazteko gogoa” Sorta agertzen diren poemei buruz galdetzean, horietako asko etxegabeek bizi duten errealitateari buruzkoak direla aurreratu du. “Gure inguru hurbilenean zer gertatzen denaren berri ematen saiatu naiz, nire ikuspuntutik. Bilbon gizi garen guztiok deskribatu nahi izan ditut, eta batez ere, hirian agertzen den guztia ikusten saiatu naiz. Izan ere, bertan gure artean bizi den jende bat, etxegabeak, esate baterako, gure begiraden aurrean ikusezin bihurtzen dira egunerokotasunean”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.