Kirol eta kultur erakundeetako batzordeak desegin dituzte
Udal Kirol Erakundeko eta Kultur Erakundeko batzorde eragileek erakundeak desegiteko hartutako erabakia berretsi du Lekeitioko Udalak, talde politiko bien adostasunagaz. Erakundeen sorreratik gaur egunera arte UKEren (Udal Kirol Erakundea, 1990) eta LU...
Udalaren ardurapean
Udalak jakitera eman duenez, azken urteetan, Lekeitioko Udalak berak hartu du erakundeko beharginen eta diru kontuen ardura. «UKEko eta LUKEko batzorde eragileak gai burokratikoetara mugatu dira azken urteotan eta adibidez, LUKEko batzorde eragilea azken lau urteetan birritan baino ez da batu».
Kirol erakundea eta kultur erakundea desegiteak ez duela kalterik eragingo argitu du udalak. «Ez kultur ez kirol arloen funtzionamenduari dagokionez ez eta helburuetan ere, eduki bera izango dute eta. Udalagaz bateratzeak aurrezkia ekarriko du».
Bestalde, erakunde bietako beharginak Lekeitioko Udaleko behargin izatera pasatuko direla jakitera eman dute.