Egitasmo berria prest dauka Gure Esku Dago dinamikak: argizko koloretako kriseiluak aireratuko dituzte, erabakia argitu asmoz. Euskal Herriko herri desberdinetan egiteko asmoa daukate. Bakoitzak egoki dagokion fetxan eta eran.
Lea-Artibai eskualdeko ekintza denak abenduaren 31an izango dira. “Opari bezela ere erabil daitezke, hurbilekoei datorren urterako desio onak oparitzeko”, nabarmendu dute antolatzaileek. Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoak izango diren kriseiluak hasi dira banatzen.
Kriseiluak airean.
ORDUTEGIA, HERRIZ HERRI:
- Lekeitio: Abadeen moilan, 18:30ean. Kriseiluak salgai egongo dira Eskolapeko kioskoan, zapatuetan 18:30etik 20:30era eta domeketan 12:30etik 14:30era.
- Ondarroa: Hondartza inguruan 19:00etan. Kriseiluak salgai egongo dira Gure Esku Dagoko dendan, egunero, 18:00etatik 20:00etara eta domekan mahaia jarriko dute Alamedan 12:00etatik 14:00etara.
- Etxebarria: Ibaungo zelaian, 19:00etan. Kriseiluak bertan banatuko dituzte.
- Ispaster: Plazan, 19:00etan. Kriseiluak bertan banatuko dituzte.
- Mendexa: Plazan, 19:00etan. Kriseiluak salgai daude Gure Kabija tabernan.
- Markina-Xemein: Zelaian, 19:00etan. Kriseiluak salgai egongo dira egunero, Kontzekupean, 18:30etik 20:30etara eta Gabon egunean, eguerdian.