Mutrikuko Irakurle Txokoak antolatuta eta herriko liburu denden laguntzarekin, Mutrikuko disko eta liburu azoka egiten ari dira egunotan, Luardo Etxean. Azoka, ohi modura, Santo Tomas azoka egunean egiten da, baina aurten, egun baten ordez, eskaintza egun gehiagotara zabaltzea erabaki dute. Hala, eguenera arte [abenduak 24] zabalik egongo da azoka.
Irakurle Txokoko kideek nabarmendu dutenez, euskarazko produktuak erostera animatu nahi dituzte herritarrak ekimenarekin. Hartara, hainbat mahaietan banatuta argitaletxeek eta herriko taldeek azkenaldian merkaturatu dituzten berritasunak eskura izango dituzte herritarrek. Horrez guztiaz gain, beti-betiko liburuak eta diskoak ere erosteko aukera emango die Gabon bezperetan herritarrei azokak.

Herritar bi Mutrikuko liburu azokaren eskaintza begiratzen
Azokaz arduratzen ari direnek merkaturatu diren azken berritasunak sekulako arrakasta izaten ari direla nabarmendu dute. “Jendea Gabonetako oparia erostera hurbiltzen da egunotan. Pixkaka ari gara saltzen, baina jendea, batez ere, azkenaldian argitaratu diren lanen bila datorrela ohartu gara. Miren Agur Meaberen
Ros liburua, esaterako, azkar agortu da”.
Ordutegiari dagokionez, honako orduetan zabalik egongo da azoka: egunero 17:00etatik 20:00etara, eta bihar [abenduak 24] goizez ere zabalik egongo da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.