Lea ibairaren ibilgua zabaltzeko Munitibarko lanak amaitu dituzte
Uraren Euskal Agentzia hilabete honetan aritu da lanean. 55.000 euroko aurrekontua izan dute. Ezpondaren egonkortze lanak bioingeniaritza teknikak erabiliz egin dituzteUraren Euskal Agentziak amaitu ditu Lea ibilgua zabaltzeko Munitibarren egindako lan...
Uraren Euskal Agentzia hilabete honetan aritu da lanean. 55.000 euroko aurrekontua izan dute. Ezpondaren egonkortze lanak bioingeniaritza teknikak erabiliz egin dituzte
Uraren Euskal Agentziak amaitu ditu Lea ibilgua zabaltzeko Munitibarren egindako lanak. 55.000 euro inbertitu ditu, eta Munitibarko udalarekin elkarlanean aritu da lanak egiten.URAtik zehaztu dutenez, lanak egin dituzten tarte horretan Lea ibaiaren «sekzioa handitzeko» hormigoizko horma bat bota, eta paisaiaren ingeniaritza teknikaz egindako ezponda batekin ordezkatu dute horma.
Hain zuzen ere, zapata baten gainean finkatutako horma kendu dute, ibilguaren barruan kokatuta zegoelako. Eta eremu hori gabioien lehenengo bi ilarak jartzeko erabili dute, bata bestean atzean, azpiegituraren oinarri bezala eta zapatak zuen kota gainditu barik.
Gabioi berriak eusteko oinarrikoak erabiliz, ezponda bat egin dute. Gabioien arteko hutsuneak betetzeko hondeaketa-materialak berrerabili dituzte, eta ezponda ahalik eta gehien leundu dute.
Bestalde, birlandatze lanak ere egin dituzte, eta ezpondaren egonkortze lanak bioingeniaritza teknikak erabiliz egin dituzte. Hau da, sahats adarrak ezpondaren gainean etzanda ipinita, eta hari lotuta akazia estakak jarri dituzte.