Abaroa jauregiko teilatua konponduko du Lekeitioko Udalak
Bigarren fasea, lehenengoa amaitu bezain laster hasiko da, eta gehienez, 96.000 euroko kostua izango du. Beraz, guztira, erreteilaren konponketak 266.000 euro balioko dituela aurreikusten du udalak.
Abaroa erreteilaren konpoketa lanak otsailaren bukaeran edo martxoaren lehen egunetan hasiko dira, eta lanak hasten direnean, Abaroa Jauregiko lorategia itxi egingo da erretilaren konponketaren bigarren fasea amaitu arte.
Lekeitioko Udalak obra hau egin ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak lortu ditu.
Jauregia
1891.urteko Abaroa jauregia Alfred Achile Napoleon Feine arkitekto frantsesak Bigarren Inperio estilora diseinatutako bizileku aristokratikoa da. Lekeitioko Udalak 2004an eskuratu zuen.
2015eko urriaren 6an Eusko Jaurlaritzak, kultura ondasun sailkatu zuen eraikina, monumentu-multzo kategoriarekin.
2014ko otsailean eraikinean izandako suteak eta egiturak izan dituen xilofagoen eta termiten izurriak erreteilaren egoera traketsa larritu dute. “Egun erreteilak duen egoera arriskutsua izateaz gain, konponketarik egiten ez bada, erreteila jausi eta eraikina guztiz kaltetuko da” nabarmendu du udalak.