2015eko album sarituaren aurkezpenean aurreratu zuten modura, Peru Abarka Album Lehiaketak jarraipena izango du aurten ere. Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak antolatu eta Herri Bibliotekak sustatzen duen lehiaketaren lehen atala martxan dago. Beti bezala lehenengo idazleen txanda izango da, eta
otsailaren 2a arte zabalik dago aurkezteko aukera.
Saria 1.700 euro eta album formatuan argitaratzea Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Gero, apiriletik aurrera, ilustrazioen txanda izango da.
2015eko Peru Abarka Album Lehiaketako album irabazlearen aurkezpena.
Peru Abarka Album Lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta kategoria bakarra egoten da: helduentzako literatura. Gaia librea izaten da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izan behar dira.
Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere Markina-Xemeingo udaletxera.
Narrazio irabazlea aukeratu ondoren ilustrazio-lehiaketa jarriko dute martxan.
Idazleen oinarriak