2016ko Peru Abarka Lehiaketan parte hartzeko aukera, zabalik
Otsailaren 2ra arte edukiko dute idazleek 2016ko lehiaketara euren lanak aurkezteko epea. 1700 euro eta lana album formatuan argitaratzea dira sariak2015eko album sarituaren aurkezpenean aurreratu zuten modura, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemei...
Otsailaren 2ra arte edukiko dute idazleek 2016ko lehiaketara euren lanak aurkezteko epea. 1700 euro eta lana album formatuan argitaratzea dira sariak
2015eko album sarituaren aurkezpenean aurreratu zuten modura, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak antolatu eta Herri Bibliotekak sustatzen duen Peru Abarka Album Lehiaketak jarraipena izango du aurten ere. Beti bezala lehenengo idazleen txanda izango da, eta otsailaren 2a arte zabalik dago aurkezteko aukera. Saria 1.700 euro eta album formatuan argitaratzea Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Gero, apiriletik aurrera, ilustraileen atala jarriko dute martxan.Peru Abarka Album Lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta kategoria bakarra egoten da: helduentzako literatura. Gaia librea izaten da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izan behar dira.
Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere Markina-Xemeingo udaletxera: Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemein.
Lehiatzaileek, gehienez ere, bina lan aurkez ditzakete.
Apirilean
Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, emango dute jakitera Narrazio irabazlea, eta ilustrazio-lehiaketa jarriko dute martxan.
Narrazio irabazlea, eta horren behin-behineko itzulpena, eskuragarri egoten dira Peru Abarka lehiaketaren blogean: http://peruabarka.wordpress.com.
Ekainaren 25era arte edukiko dute ilustratzaileek euren lanak aurkezteko aukera, eta uztailaren 10ean jakitera emango du lehiaketaren epaimahaiak ilustrazio irabazlea.