Harrera Elkartearen hitzaldia, Markina-Xemeinen
Preso eta iheslari ohiei babesa emateko sortutako Harrera Elkarteak hitzaldia emango du barikuan [urtarrilak 8], 19:00etan, kultur aretoan. Gatazka politikoaren ondorioz izan eta diren preso eta erbesteratu ohiei egungo gizartean duintasunez bizi eta egokitu daitezen behar duten laguntza eskaintzea du helburu elkarteak.
Kalea, konplexua dela diote harrera taldekoek, eta izugarrizko aldaketa bizitzen dela. «Gune berri batera moldatu behar zara berriro, zure burua, erabaki eta etorkizunaren jabe izaten ikasi behar duzu berriro». Hori dela eta, kartzelatik edo erbestetik itzultzean, egunerokotasunean topatzen dituzten arazoei aurre egiteko laguntza ematen diete preso eta erbesteratu ohiei, bereziki arlo juridiko-administratiboan lehenengo tramiteak egiteko aholkularitza eta laguntza eskainiz, asistentzia ekonomikoa emanez, osasungintzan eta bizimodu duin bat izateko lana aurkitzen lagunduz. «Itzuli berriarena hurbiltzen gara. Poza berarekin konpartitzen dugu eta lehen egunak igaro ondoren eginbeharreko tramiteak burutzen laguntzen diogu, ondoren, errealitate berrira egokitzeko».