Urtero modura, Gabonetako otzara bat zotz egin du Artibai Futbol Taldeak. Abenduaren 27an egin zen zozketa Barroetan, Gabonetako torneoaren egunean, eta egunean bertan agertu zen irabazlea. Zenbaki saritua 9.140 izan zen, eta irabazlea Ibon Egia. Joxe Ansola Artibai Futbol Taldeko lehendakariaren eskutik hartu zuen oparia zortedunak.

Ibon Egia zozketaren irabazlea eta Joxe Ansola Artibai FTko lehendakaria.