Independentzia plaza, kolorez jantzita
Abenduaren 31n egitekoa zen kriseiluen ekimena bertan behera geratu zen Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition suteen arriskuagatik; hurrengo baterako atzeratuta. Hala ere, Lekeitioko Gure Esku Dagok ez zuen esku hutsik geratu nahi izan, eta beraz, ...

Abenduaren 31n egitekoa zen kriseiluen ekimena bertan behera geratu zen Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition suteen arriskuagatik; hurrengo baterako atzeratuta. Hala ere, Lekeitioko Gure Esku Dagok ez zuen esku hutsik geratu nahi izan, eta beraz, oihalez osatutako ongi etorria eman zioten 2016ari. Hasi berri den urtea erabakitzeko eskubidearentzat erabakitzailea izango denaren itxaropenean, Independentziaren enparantza «kolorez betetako oihuz, aholkuz, erreguz eta eskaerez» bete zuten.