Herriko biblioteka txiki geratu dela eta, eraikina handitu nahi duela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Eraikina, udalarenak diren atzeko lurretarantz zabaltzea dute asmoa.
Aspalditik datorren egoerari erantzun bat eman nahi dio udalak aurtengo urtean gauzatzen hasi nahi duen proiektuagaz. Izan ere, Markina-Xemeingo herri bibliotekak erabiltzaile asko ditu eta hainbat dira aurrera eramaten dituzten egitasmoak.

Herri biblioteka dagoen eraikina.
Bibliotekarena baina, ez da izango, aurtengo urteko proiektu bakarra. Arretxinagan dagoen
Xemeingo udaletxea izandako eraikinari ere erabilpen bat eman nahi diote eta eraikina
zaharberritzeko lehen pausuak ematen hasiko da udala, aurten. Hasteko, eraikineko teilatua konpontzen hasiko dira. «Eraikina nahiko egoera txarrean dago eta erreteila konponduko diogu», esan dute.
Bigarren pausua, eraikina zertarako erabiliko den erabakitzea izango dela azaldu dute. Hau da, ze funtzionamendu izango duen hausnartzea.
Errepideak egokitzen
Erdotza Etorbidea hobetzeko lanak eta
Plazabarripe aurreko errepidea eraldatzea izango dira Markina-Xemeingo Udalak aurrera eramango dituen beste proiektuetako batzuk. Galtzadarri itxurako asfaltozko zorua jarri ko dute Plazabarripe aurreko zebrabide batetik bestera, eta espaloiak konpondu eta bideko erdibitzaileak aldatuko dituzte Erdotza Etorbidean.
Horrez gain,
umeentzako jolaz parke berri bat egingo dute Beheko Mojen Plazako berdegune batean eta
Zelaiko komunak eraberrituko dituzte.

Azpiko-Errota auzoko sarrera.
Azpiko-Errota auzora dagoen sarrera ere moldatzeko asmoa duela jakitera eman dute, Beko Benta kalean dagoen espaloiari jarraipena emonez. Sarrera estutu eta oinezkoentzako espaloia egingo dutela zehaztu du udalak, atzeko partera arte. «Berdegunearen ondotik joango litzateke espaloi berria oinezkoen pasabidea erraztuz».