Betirako gorde nahi du
Mendexako Ondare eta Argazki Taldeak herriko historia, nortasuna eta ondarea. Hartara, ondorengoek ere izango dute Mendexa eta mendexarrak nolakoak ziren ezagutzeko aukera. Duela sei-zazpi bat urte hasi zuen taldeak lan horren ibilbidea.

Mendexan abenduaren 25ean eta 27an eta urtarrilaren 1ean eta 6an ikusgai jarritako erakusketa
Herritarrei laguntza eskatu zien Mendexako taldeak duela zenbait urte, eta herriak jakin du erantzuten.
Argazki zaharrak bildu nahi zituzten, gerora, datu base batean gorde eta herritarren eskura jarri ahal izateko. Halaber, zenbait erakusketetan ere eman die herritarrei aukera beraien zein bestelako herritarren argazkiak ikusteko.

Mendexan abenduaren 25ean eta 27an eta urtarrilaren 1ean eta 6an ikusgai jarritako erakusketa
Urtarrilaren 6an izan dute, esaterako,
erakusketa berriagaz gozatzeko azken aukera.
Algorta baserria eta familia, umeak, lana eta familia gaien baitan,
80 bat argazki bildu eta erakusketan ikusgai jarri ditu herriko argazki taldeak joan den abenduaren 25 eta 27an eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
100 bat lagun izan dira berau bisitatzera animatu direnak.

Mendexako Ondare eta Argazki Taldeko kideak.
Bertan, urte ezberdinetako irudiak ikusi, iruzkindu eta gogoratu ahal izan dituzte. Argazki batzuk noizkoak diren jakitea zaila zaien arren, 1.900. urtekoak ere badirela nabarmendu du taldeak. Ez jakintasun hori gutxitze aldera, herritarren zein erakusketara bertaratzen direnen bitartez, datuak jasotzen saiatzen da taldea, ahalik eta informazio zabalena lortzekotan.
Martxoan emakumea protagonista izango den erakusketa jarriko dute ikusgai; herritarrei argazki zaharrak eramateko deia egin diete antolatzaileek
Izan ere, taldeak dioenez, «gauza batzuk ahaztuta edo galduta ditugu; adibidez, zein lantoki edo lanbide zegoen Mendexan jendeak ez du gogoan». Oroimenerako bidea ez ezik, mendexarren historia eta nortasuna osatu eta josteko era bat sortu nahi izan du taldeak. «Jende nagusia desagertzen ari da, eta momentu hori ailegatu orduko, historia jaso eta bildu egin behar da».
Martxoan, erakusketa berri bat jarriko dute ikusgai, eta orduan,
emakumea izango dute gaitzat.

Mendexan abenduaren 25ean eta 27an eta urtarrilaren 1ean eta 6an ikusgai jarritako erakusketa
Hala, Ramon Guenagak, Amaia Rementeriak, Ainara Iturraspek, Maite Garamendik eta Jasone Jimenezek osatutako taldeak herritarrei etxean dituzten
argazki zaharrak eramateko deia egin die; izan ere, «argazkiak, beharbada, ez du askorik esaten, baina guztiak batzerakoan, historia osatzen da».