Gautegiz Arteagako argazki lehiaketak baditu saridunak
Argazki lehiaketaren sariak eman ditu Gautegiz Arteagako Udalak. Hain zuzen, Eneko Ibarguengoitia, Fernando Malaxetxebarria eta Aitzol Cortijo dira lehiaketan saritu dituzten argazkilariak.Lehenengo saria Eneko Ibarguengoitiak hartu du, hain zuzen ere,...
Lehenengo saria Eneko Ibarguengoitiak hartu du, hain zuzen ere, eta bere argazkia Gautegiz Arteagako Udalak 2016an atera duen egutegiaren portadan erakutsiko duela jakinarazi dute lehiaketaren antolatzaileek. Gainera, 200 euroko dirusaria ere jaso du Ibarguengoitiak, argazki lehiaketara aurkeztutako lanagatik.
Bigarren saria, 150 eurokoa, Fernando Malaxetxebarriak jaso duela zehaztu dute, eta Aitzol Cortijorentzat izan da hirugarrena, 100 eurokoa.
Hiru argazki horiek eta beste hamar aukeratu dituzte 2016ko egutegirako.
Finalisten aukeraketa
Lehiaketaren finalera heldu ziren argazkien artean ere aukeraketa egin du epaimahaiak, egutegian sartzeko. Hain zuzen, Maite Gorrotxategi, Orlando Bollar, Aitziber Robredo, Pilar Mintegia, Josu Lejido Goti, Josean Lopez, Aitor Legaresti eta Julene Mendiolaren argazkiak dira sailkatu dituztenak.
Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten herritar denei. «Horrek gure herriarekiko dugun inplikazio maila eta maitasuna agerian jartzen du. Guztion artean erakusten ditugu Gautegiz Arteaga eta gure herriko edertasun eta gune apartekoak», esan du alkateak.