Mirentxin gidari izateko deia egin dute Ondarroan
Etzi [urtarrilak 18], 18:00etan, Mirentxin gidarien batzarra egingo da Ondarroako Kofradia Zaharrean. Euskal preso politikoen senide eta lagunak kartzeletara eramaten dituen furgoneta zerbitzuak gidari boluntarioak behar dituela iragarri dute, eta horren inguruko informazioa emango da batzarrean. “Gidari hauek, furgonetak bidelagun, kartzeletarainoko bidea egiten dute astebururo presoen senitartekoak hara eramateko, trukean inolako saririk eskuratzeko asmorik gabe”.
Betebehar bi besterik ez dituzte bete behar gidari izan nahi duten boluntarioek: gida baimena eta borondatea izatea. “Etorri eta animatu denok”