Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

SOS Antxustegi plataformak agerraldi publikoa egin ahal izango du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/01/12
Hainbat hilabetez eskaera egin ostean, Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran parte hartzeko aukera izango dute estreinako SOS Antxustegi plataformako kideek. Zehatz esanda, barikuan [urtarrilak 15], 09:30ean hasita egingo den saioan agerraldi publikoa egingo ahal izango dute.
Antxustegitarrak legebiltzarrean

Antxustegitarrak legebiltzarrean. Argazkia: EH Bildu legebiltzarra

Aukera berria ontzat eman dute plataformako kideek, eta pozik agertu dira. Hain zuzen ere, beraien ikuspuntua emateko aukera ezinhobea dela nabarmendu dute. “Orain arte gaia hainbat bidar eztabaidatu da Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina ez dugu gure iritzia emateko aukerarik izan. Zentzu politikotik eztabaidatu da gaia, eta orain, ordea, esatekoak ditugunak gure ahotik entzungo dituzte”. Antxustegitarrek aurreratu dutenez, eskaera zehatz batekin joango dira. “Gure nahirik handiena Antxustegi salbatzea da, eta berau kultur ondare izendatzea eta babestea nahi dugu. Era berean, Antxustegi-ren inguruan egon diren txarto eginak eta esanak ere salatzeko asmoa dugu, horien inguruko erantzukizunak eskatuaz”. Proposamen berria Horrez gain, ontzia oraindik salba daitekeela sinetsita, batzarkideei proposamen berri bat egiteko asmoa badutela ere agertu dute. “Bizirik dirauen ontziola bat egitea proposatuko dugu, Antxustegi-ren ondoan. Tailer iraunkor modura planteatzen dugu. Etenik gabeko prozesu bat ereiten hasi nahi dugu, eta horretan, proiektu hori interesgarria iruditzen zaigu. Izan ere, gauza berriak irakasteko balio dezakeela uste dugu”.
SOS Antxustegi plataformako kideak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren aurrean, protestan

SOS Antxustegi plataformako kideak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren aurrean, protestan. Argazkia: Aitziber Laskibar

Proiektua aurrera ateratzeko baina, ontziaren zein proiektu berriaren ardura erakunde publikoek eta museoak hartu beharko lukeela uste du SOS Antxustegi plataformak. “Proiektu berriaren inguruko zirriborro bat eginda daukagu, eta hori ere barikuko agerpenean aurkezteko asmoa daukagu. Zaharberritze lanak kanpoan eta modu artisauan egitea proposatzen dugu, denen bistara. Horretarako bada, museoak dituen eta erabiltzen ez dituen baliabideak horretara bideratzea proposatu nahi dugu, eta konponketa lanak ekintza pedagogiko-didaktiko modura egitea, auzolanean, eta elkarlaneko tailer legez”. Egitasmo berri horregaz, Antxustegi arazo ordez, aukera modura ikustea nahi dute, baina berau aurrera ateratzeko, ordea, bertoko erakundeak tartean sartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute Antxustegitarrek. Aditu asko horretan laguntzeko prest daudela ziurtatu dute, etorkizuneko artisauak formatu daitezkeela horrela, eta hiltzen ari den atunontzia elkarlanean egindako ikasketa eta kultur esperientzia berritzaile baten bidez salba daitekeela. Gero eta hondatuago Bestalde, Euskal Herriko atunontzirik zaharrenaren inguruan erabakiak hartzen jarraitzen duten bitartean, egiturak usteltzen jarraitzen duela gogorarazi nahi izan dute plataformako ordekariek. “Oso kaltetua dago, baina oraindik ere, hor jarraitzen du: zutik. Aurreko masta erori egin da eta bizkarra ere zeharo hondaratu dauka, azpia jota”.
Antxustegi atunontzia

Duela egun gutxi egurrezko atunontziak zeukan itxura. Argazkia: SOS Antxustegi plataforma

Ontzia babeste aldera, egitura estaltzea eta zama kentzea komenigarria dela aurreratu dute antxustegitarrek. “Jausi baino lehen, gainean daukan pisua kentzea hobe izango dela uste dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.