Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lizasok eta Egañak girotuko dute Okelartarren omenezko bertso bazkaria, Mutrikun

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/01/14
Mutrikuko Bertso Eskolak antolatuta, etzi [urtarrilak 16] egingo da Okelartarren omenezko bertso bazkaria, Galbaixo jatetxean. Ekimena berez, abenduaren 15ean egitekoa zen, baina, egun berean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala zela -eta atzeratzea erabaki zen. Antolatzaileek iragarri dutenez, Roman eta Modesto Maiz Okelar anaiei “omenaldi beroa” egingo diete zapaturako antolatu diren ekimenekin. Hain zuzen ere, egingo diren ekimen guztiek bi bertsolariekin zerikusi estua izango dute.
Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña

Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsotan. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Omenaldiari dagokionez, 14:30ean hasiko den bertso bazkariarekin hasiko dituzte ekimenak. Unai Belaustegik gidatuta, Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak girotuko duten bazkaritan 70 lagun batuko dira. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, bazkaritan parte hartzeko sarrera guztiak agortu dira. Bestalde, Lizaso eta Egaña zapatuko saiora “ilusio bereziarekin” datozela azpimarratu dute. “Aspadi batean ez dute Mutrikun bertsotan egin. Horrez gainera, biak Okelarrekin abestutakoak dira. Hain zuzen ere, arrazoi horregatik aukeratu ditugu”.
Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Bazkalostean egingo dira 27. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketako saria banaketa eta omenaldi berezia. Bertso eskolako ordezkariek herritar eta bertsozale guztiak gonbidatu dituzte arratsaldeko ekimenetara. “Sarrera doakoa izango da. Jende asko bertso bazkariko sarrera gabe geratu dela jakitun, ostean egingo dugun omenaldira gonbidatu nahiko genituzke. Ekitaldi polita izango dela uste dugu. Ez da bertso bazkaria bakarrik izango; tartean, omenaldia, sari banaketa eta bideo emanaldia ere egingo ditugu”. Sari banaketarekin hasiko dute bazkalosteko omenaldia. Aurtengoa oso berezia izango da; izan ere, Okelar anaia biak hilik dauden lehenengoa izango da. Lehiaketari dagokionez, aurten hamazazpi lan aurkeztu dituzte: hamar gazte mailan eta zazpi heldu mailan. Antolatzaileak pozik agertu dira jasotako lan kopuruarekin. “Normalean, gaia librea izan ohi da, baina aurten gaia ere zehatzagoa izan denez, heldu mailan lan gutxiago jaso ditugu. Kanpotar askorentzat, esate baterako, Okelar gaia ez da oso erakargarria, ez dutelako askorik ezagutzen. Hori dela eta, kanpotik jaso ditugun lanen kopurua ez da oso handia izan”. Aurkeztu diren lanak kalitate oso handikoak direla azpimarratu dute. “Bertso sorta politak jaso ditugu, eta jendeak gaiari buruzko lanketa polita egin duela deritzogu. Bertso sorta guzti horiek ere Okelar anaientzako omenaldi onena izango direla ere uste dugu”. Lanak aurkeztu dituztenek artean urte askoan txapelketa parte hartu dutenak, kanpokoak eta Okelarren gertuko hainbat bertsolari daude.
Azpillaga eta Okelar, bertsotan

Azpillaga eta Okelar, bertsotan. Argazkia: Kalaputxi

Sariak banatu eta gero, omenaldia egingo da, eta tartean, Okelar anaien inguruan prestatu duten bideoa proiektatuko da. “Roman Okelar oraindik ere bizirik zegoela omenaldi bat egitekotan genbiltzan, baina bere bizia gogoratzen duen bideoa prestatzen ari ginela hil zen. Proiektua hilabete batzuez geldirik egon eta gero, ekitea erabaki genuen”. Mutrikuko Bertso Eskolak gonbidatuta Okelar anaiekin zerikusia izan duten hainbat herritarrek parte hartu dute omenaldian. Horien artean izango dira Benita eta Bitore Maiz, bizirik dauden Okelarren anai-arrebak. Bertso eskolako kideen eskutik, oroigarri berezia jasoko dute. Okelarren anai-arrebez gain, santa eskean Okelar anaiekin batera hainbat urtez aritutako Azpillaga eta Maritxalar ere omenaldian parte hartzekoak dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.