Mutrikuko Anaiarte biltokiak inoizkorik bidaia gehien antolatu du
Irteeretan parte hartu nahi dutenek gaurtik urtarrilaren 22ra bitarteko epean zabalik dute izen ematea. Bidaiak hainbat epetan ordaintzeko aukera ere egongo daMutrikuko Anaiarte Biltokiko zuzendaritza taldeak lau bidaia antolatu ditu 2016. urterako. Or...
Irteeretan parte hartu nahi dutenek gaurtik urtarrilaren 22ra bitarteko epean zabalik dute izen ematea. Bidaiak hainbat epetan ordaintzeko aukera ere egongo da
Mutrikuko Anaiarte Biltokiko zuzendaritza taldeak lau bidaia antolatu ditu 2016. urterako. Ordezkariek aurreratu dutenez, aurten ohikoa baino bidaia bat gehiago egiteko aukera egongo da.Bidaiei dagokionez, lehenengoa, Segoviara (Gaztela eta Leon, Espainia) asteburu pasa izango da, otsailaren 27tik 28ra. Anaiartekoek aurreratu dutenez, irteera gastronimikoa izango da, «txerriki festa -eta guzti». Lurraldeko berezitasunak probatzeaz gain inguruak ikusteko aukera ere egongo dela nabarmendu dute. «Besteak beste, hiriburuan zehar bisita gidatua eta San Ildefonso Etxaldea ere ikustera joango gara».
Apirilaren 4tik 8ra, ordea, Aran ibarra (Lleida, Herrialde katalanak) bisitatzeko aukera egongo da eta maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, aldiz, bi asteko egonaldia egingo dute Roquetas de Mar-en (Almeria, Espainia), hondartza parean. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, autobusean ordez, abiadura handiko trenean egingo dute azken bidaia. Azkenik, urriaren 9tik 16ra, astebeteko bidaia egingo dute Kroazian zehar.
Erraztasunak
Bidaia horietako batean interesa duten bazkideek gaurtik urtarrilaren 22ra bitarteko epean izango dute izena emateko aukera, 11:00etatik 13:00etara, elkarteko bulegoetan. Bidaiei buruzko informazioa guztia izena ematerako orduan emango da, eta gaineratu dutenez, irteeretan izena ematen duten bazkide guztiek plaza ziurtatuta izango dute, «zozketarik gabe».
Bestalde, bidaiak ordaintzerako orduan ere erraztasunak egongo direla azpimarratu dute. Hartara, bidaiak hainbat epetan ordaintzeko aukera egongo da.
Kuota ordainketa
Bazkideei dagokionez, urteko kuotak ordaindu edota elkartean izena emateko aukera ere egongo da hurrengo asteotan.
Bazkideak direnek, esaterako, urteko kuota ordaintzeko epea maiatzera arte izango dute, astelehenetik barikura, 11:30etik 13:00etara bitartean.