Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bakearen Museoak inoiz baino bisitari gehiago izan ditu 2015. urtean

Ia 37.500 bisitari izan zituen iaz Bakearen Museoak. Bisitari kopuru handiena Europatik heldutako turistak izan dira. Iazko jardunaldiaren balorazio ona egin dute arduradunekUrtean-urtean bisitari kopuruan gora egin du Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, ...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/01/15

Ia 37.500 bisitari izan zituen iaz Bakearen Museoak. Bisitari kopuru handiena Europatik heldutako turistak izan dira. Iazko jardunaldiaren balorazio ona egin dute arduradunek

Urtean-urtean bisitari kopuruan gora egin du Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, eta 2015eko datuek errekorra eman diote. 37.441 bisitari izan zituen Bakearen Museoak 2015. urtean, 2014an baino 3.354 gehiago.

Urterik urte datuek gora egin dute, eta 2015era arte, 2007ko datuak ziren museoak batutako onenak. Hain zuzen, 35.000 bisitari zenbatu zituzten museoak Picassoren bozetoak hartu zituen urte hartan.

Hego Euskal Herrian eta Espainiako estatuan, Bakearen Museo bakarra da Gernika-Lumokoa, eta bisitarien aldetik ondo ikusita dagoela azaldu dute museoko arduradunek. «Jendeak ondo erantzuten jarraitzen du», dio museoko zuzendari Iratxe Momoitiok. «Gure museoak leku askotako bisitariak hartzen ditu urtean zehar, kanpokoak eta hemengoak. Hala ere, atzerritarren bisiten kopurua da beste museo batzuengandik bereizten gaituena».

2015. urtean 18.893 izan dira Europatik heldutako bisitariak; 2.374 Amerikako Estatu Batuetakoak; 1.007 Asiatik etorritako turistak eta 37 munduko beste toki batzuetakoak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 7.134 bisitari izan zituen iaz Gernika-Lumoko Bakearen Museoak; eta Nafarroatik zein Espainiako estatutik heldutakoak 7.996 izan direla zehaztu dute.

Zinemaren eragina

Datu onak dira, beraz, 2015. urteak utzi dituenak. Baina, Momoitiok argitu duenez, Bakearen Museoarenak ez dira datu isolatuak. «Urte oso ona izan da turismorako bai Bizkaian zein Euskal Herri mailan ere». Dena den, onartu du Gernika-Lumoko Bakearen Museoa gero eta ezagunagoa dela, eta Bizkaira datozen turista askok bisitatzen dutela Bakearen Museoa.

2015ean, gainera, Espainiako estatuko ohikoak ez ziren lekuetako jendea ere izan dute museoan; adibide legez, Andaluziatik heldutako turistak jarri ditu Momoitiok. «Topikoak topiko, handik heldutako bisitari kopurua handiagoa izan da 2015ean, eta beraiekin komentatu izan dugunean erantzun digute Ocho apelidos vascos filmak Euskal Herria bisitatzeko gogoa piztu diela».

Dena den, urteroko pautak mantendu egin direla esan du Momoitiok. Uda partean familien bisitak izaten dira gehienak, eta negu partean taldeenak izaten dira ohikoenak.

Era berean, bakearen kultura eskola umeekin lantzeko asmoz, Museoa eskoletan izeneko programa eskaini du museoak 2014-2015 ikasturtean ere. Eskaintza Bizkai osora zabaldu dute; hala, eskola umeek bakearen kulturarekin lotutako tailerrak eskoletan lantzeko aukera izan dute, Gernika-Lumoko Bakearen Museoko hezkuntza arloko arduradunaren gidaritzapean.

Erakusketak baino gehiago

2015ean hiru erakusketa garrantzitsu hartu ditu Bakearen Museoak: Zibilizazioen arteko elkarrizketa, Ondarearen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas Gernikan eta Bakea josiz: gatazka, arpillerak, memoria.

Hiru erakusketa bibliografiko ere jarri ditu 2015ean, nazioarte mailako bi mintegi antolatu ditu, MemoriaLab ekimena bultzatu du eta ikerketa lanekin jarraitu du, besteak beste.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

«Justizia» eskatu dute Santurtziko Udaltzaingoaren esku hartze baten ondoren hildako gaztearentzat

Gizarte zerbitzuetan dagokien partearen kargu egiteko eskatu die Bilbok Bizkaiko gainontzeko udalei

Ekonomia, Bizkaia

Bilboko portuko erdiko kai berriko lanak lau urtez atzeratuko dira gutxienez

Kultura, Bizkaia

Txapel Reggae jaialdia eginen dute bihar Armintzan

Euskal Herria, Bizkaia

Herritar bat ikertzen ari dira ziberiruzurrak egitea egotzita

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon ia 7.000 etxebizitza huts daudela ondorioztatu du udalak ikerketa baten bidez

Kultura, Bizkaia, Ipar Euskal Herria

Niko Etxartek bi omenaldi kontzertu emango ditu azaroan

Ekonomia, Bizkaia

Migratzaileek eusten diete dendei Bilbon: hiru merkatari berritik bat atzerritarra da

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko industriak eutsi egin dio jarduerari, «merkatua hoztu den arren»

Euskal Herria, Bizkaia

Lamiakoko itsasadarraren azpiko errepidea egiteko dirua inguruko ikastetxeetara bideratzeko eskatu dute sindikatuek

Bizkaia, Euskal Herria

«Animaliekiko errespetua» sustatzen duen hiri bihurtu nahi dute Leioa

Euskal Herria, Bizkaia

Zinpeko epaimahai batek epaituko ditu Artxandako hilketaren harira auzipetutako bostak

Euskal Herria, Bizkaia

Eneritz Argintxonaren bi hiltzaileei 48 urteko kartzela zigorra ezarri diete

Ekonomia, Bizkaia

Bateriak eta eguzki panelak uztartzen dituen ontzigintza, Eusko Jaurlaritzak urratu nahi duen bidea

Mozoloak %73 murriztu dira Bizkaian azken hogei urteetan

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.