Mutrikuko Musika Bandak urteroko Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du etzi [urtarrilak 16], Zabiel kultur etxeko ganbaran. Karlos Escuderok zuzendutako kontzertua 13:00etan hasiko da, eta herritar guztiak kontzertuaz gozatzera gonbidatu dituzte.
Kontzertuaren aurretik, aldiz, ohikoa den modura, kalejira egingo dute. 10:30ean, Goiko Plazatik atera, eta komenturainoko bidea egingo dute herritarrekin batera. Besteak beste,
Museros en fiestas eta
Donosti zaharra piezak joko dituzte, kalerik kale. Nazareno Eguneko meza amaitu eta gero, berriro egingo dute kalejira, kontrako noranzkoan.
Iazko Nazareno Eguneko kalejira. Argazkia: Alberto Gorritiberea
Bandako ordezkariek aurreratu dutenez, guztira, bost pieza joko dituzte. Pasodoble batekin hasiko dute kontzertua: Ramon Ruig y Tome-ren
La gracia de Dios-ekin.
Nazareno Eguneko kontzertuan klasiko bat bihurtu den IƱaki Lekubek moldatutako Mutrikuar abestiak joko dute jarraian. “Kontzertu berezi honetan sekula falta ez den pieza da. Herritarrentzako oso berezia da, eta asko gustatzen zaie”. Ondoren,
El barbero de Sevilla joko dute.
Mutrikuko Musika Bandaren Nazareno Eguneko kontzertua. Argazkia: Alberto Gorritiberea
Kontzertua bukatzeko filmetako soinu bandetako pieza ezagunagoak aukeratu dituzte:
Pirates of the Caribean eta Glen Miller Medley konpositoearen hainbat kanta ezagun. Mutrikun ohitura den modura, kontzertua gainerako kanta batekin amaituko dute.