Sariez beteta amaitu du 2015 urtea Santa MaƱe baserriko gaztagileek. Ermuko San Martin azokako gazta lehiaketako lehen saria irabazi zuten azaroan, Leioan egin zen Bizkaiko Idiazabal gazta txapelketan txapeldun geratu ziren abenduan, eta Bilboko Santo Tomas eguneko gazta txapelketako lehenengo saria irabazi zuten. Aste honetan jaso du saria Patxi Baskaran gaztagileak.
Patxi Baskaran saria hartzen. Argazkia: Baskaran Gaztak