Atzo iluntzean Kontzekupean ospatu zuten jaian eman zizkieten, aurtengo zortedunei, elkartearen dendetan gastatzeko txartelak.
500 euroko sari nagusia. Argazkia: Hemen be bai
Guztira
hamairu sari banatu ditu aurten Hemen be bai merkatari elkarteak: 500 euroko sari bat, 250 euroko sari bi eta 100 euroko beste hamar.
Pozik hartu zituzten zortedunek txartelak eta, txartelak eskuan, merkatari elkarteak prestatutako Photocall-ean atera zituzten argazkiak.
Aurten, sari banaketa jai bat izatea nahi izan dute Hemen be bai elkartekoek, eta beraz, musika eta jan-edana ere egon ziren atzo iluntzean Kontzekupean.
Bi egun
Zortedunek bi egun izango dituzte tokatu zaizkien bono txartelak gastatzeko: gaur eta bihar. Hori bai, elkartekoak diren nahi duten dendetan gastatu ahalko dute saria.