Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Udalak 6 milioi euroko aurrekontua onartu du, iazko antzekoa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/01/20
EAJ eta Berdeak Independenteak alderdien aldeko botoekin atzoko [urtarrilak 19]  ezohiko udabalbatzan onartu ziren 2016ko aurrekontuak. Horrenbestez, 6.092.871,90 euroko aurrekontua onartu zen; iazkoarekin alderatuta, %1 gehiago. Aurrekontuak egunotan Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta hilabeteko epean arrazoibiderik jaso ezean, behin betiko onartuko dira.
Atzoko osoko bilkura

Atzoko osoko bilkura

Aurrekontuak “jasangarriak” izan direla eta, pozik azaldu zen Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea. “Egonkortzen hasi garela dirudi. Zorra ere pixkanaka gutxitzen ari da, eta hortaz, beste gauza batzuk egiteko diru gehiago izan dezakegu. Bestalde, 2015 urtea gerakin positiboarekin amaitu dugu, eta hori oso pozgarria da guretzat”. Zorra ere bide onetik doala ere azpimarratu zuen alkateak. Aurreko agintaldian egin modura, aurten ere, zorpetze maila “eramangarria” izaten jarraituko dutela adierazi zuen. 2015eko abenduaren 31n, 2.824.703,90 eurokoa zen zorra (%49,91), eta 2016an 638.000 euroko zama finantziarioa izango du Mutrikuko Udalak. Hortik, 65.000 euro interesen ordainketarako izango dira, eta beste 573.000 euro amortazazioa gutxitzeko. “Gure kalkuluen arabera, zor bizia %39,69 gutxitu nahiko genuke 2016 bukaeran”. Era berean, Mutriku Lantzeneko zorra kitatzeko 86.219,48 euro bideratuko dira, eta horietatik 5.870 euro finantza gastuetarako izango direlarik. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari egin behar zaion itzulketa amaituta, udalak “hein handi batean lasaitasuna” hartu duela ere nabarmendu zuen Lizardik.
Mutrikuko Erdiko kalea

Mutrikuko Erdiko kalea

Aurrekontuari dagokionez, aurten diru sarrera gehiago izatea espero du Mutrikuko Udalak. Guztira, 152.900 euro gehiago jasoko direla uste da. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko funtsetik %4,40 gehiago jasoko da. Gastuak, ordea, iazkoaren berdintsuak izango dela aurreikusten da. Ohikoa den modura, gastuen partida zati handi bat pertsonaleko gastuetarako izan da. Gastu horretan, hain zuzen ere, ez da aldaketarik egongo. 2016an brigada indartzeko behar diren bi pertsona kontratatuko dira, sei hilabeteko lan kontratuarekin. Inbertsioei dagokionez, iazkoarekin alderatuta, 430.000 euro gehiago bideratuko dira zeregin horietara. Egingo diren inbertsioetan, lehentasunak kontutan hartu dira, eta “herriaren onurarako” aurreikusten ziren lanak egingo dira.
Parke publikoen eta berdeguneen zainketara 30.000 euro bideratuko dira, eta oso egoera txarrean dauden berdeguneak konpontzen, beste 35.000 euro inbertituko dira
Besteak beste, parke publikoen eta berdeguneen zainketara 30.000 euro bideratuko dira, eta oso egoera txarrean dauden berdeguneak konpontzen, beste 35.000 euro inbertituko dira. Azken kopuru horrekin, Alkoleako surf gunea, Arbe, Turruntegi eta Atxukaleko parkea hobetu nahi dira. Baserri bideak hobetzeko, aldiz, beste 40.000 euro bideratuko dira. Herriguneko irisgarritasuna hobetze aldera, gainera, hainbat kaletan egokitze lanak egingo dira. Horretarako, 23.000 euro bideratuko dira. Era berean, Erdiko kalea berrizteko beste 50.000 euro bideratuko dira. Momentu honetan, galtzadarria dago kalean, eta lauzatxoak ipiniko dira. Modu beretsuan, Jose Maria Altzibarretik Entzus parera egin nahi den igogailuaren proiektua gauzatzeko, 12.000 euro inbertituko dira.
Mutrikuko Miruaitz frontoia

Mutrikuko Miruaitz frontoia

Landa guneko inbertsioa 150.000 eurokoa izango da, eta kirol arloan, aldiz, 60.000 euro inbertituko dira hainbat kirol instalakuntzen mantenuan. Kopuru horretik gehiengoa, 50.000 euro, Miruaitz frontoian falta diren lanak egiteko bideratuko dira. Diru kopuru horren erdia, 25.000 euro inguru, Gipuzkoako Foru Aldunditik jasoko da. Kultura jarduerak bultzatzeko inbertituko den kopuruari dagokionez, nabarmen igoko da aurten. Arte eskolari, esate baterako, 2.500 euro bideratuko zaizko Txanbolinako parkeko lur azpiko pasabidean beste hormairudi bat egiteko. Garapen arloan ere diru partida txiki bat inbertituko da, eta sorospen zerbitzua hobetzeko ere diru partida bat aurreikusi da aurrekontuetan. Beste inbertsio batzuei dagokionez, webgune berria ere egingo da etorkizunean, eta horretarako ere partida bat onartzea erabaki da. Guztira, 7.300 euro inbertituko dira.
Edukiontzi bidezko zabor bilketa sistema berriko komunikazio kanpaina egin eta sentsibilizazio kanpaian abiarazteko 18.000 euro bideratuko dira
Edukiontzi bidezko zabor bilketa sistema berria ere laister ezarriko da, eta komunikazio kanpaina egin eta sentsibilizazio kanpaina egiteko, 18.000 euro bideratuko dira. Ingurumen ekintzetako sentsibilizazio kanpainetarako, aldiz, 15.000 euro inbertituko dira. Energia aurrezteko 30.000 euro bideratuko dira, eta kopuru horren gehiengoa kaleko argiteria berritzeko bideratuko dira. Bestalde, udalak lurrak bereganatzeko joan eta horiek publiko bihurtzeko interesa agertu du; lur publikoen erosketarako 10.000 euro bideratuko dira. Alderdi guztien ekarpenekin Aurrekontuak osatzeko orduan udalbatza osatzen duten talde guztien ekarpenak aintzakotzat hartzen ahalegindu direla ere nabarmendu zuen alkateak. “Malgutasunarekin jokatu dugu, eta 2016ko aurrekontuetan EH Bilduren eta B+I taldeen ekarpenak ere kontutan hartu ditugu”.
EAJ eta B+I aurrekontuak onartzen

EAJ eta B+I aurrekontuak onartzen

B+I taldeak aurrekontuak onartzea erabaki baldin badu ere, “baldintzatutako babesa” eman diela azpimarratu du. Iñigo Agirre zinegotziaren iritziz, aurrekontuen kontua luzatzea herritarrentzako “kaltegarria” izan zitekeen, baina aldeko botoa “nolanahi ez dutela eman” dio. “Ez da txeke zuri bat, lanean jarraitzeko konpromiso bat baizik. Udal taldeak aurrekontuetan egindako proposamenei jarraipen zorrotza egiteko borondatea agertu du osoko bilkuran”. EH Bilduko ordezkaritza, aldiz, ez zen aurrekontuekin bat etorri; hori dela eta, aurkako botoa eman zuen zinegotzien artean egindako bozketan. Euren iritziz, aurrekontuak “ez dira guztien artean adostu”, eta ezezko bozka eman zioten jeltzaleek aurkeztutako proposamenari. “Gure arteko desberdintasunak handitzen doazela ikusi dugu. Nahiz eta puntu askotan aurrerapauso handiak ikusi, beste askotan desberdintasun argiak daudela deritzogu. Arlo askotan ez gaituzue kontutan hartu, eta gauzak ere, presaka egin direla iruditzen zaigu”. Jeltzaleen eta EH Bilduko ordezkarien artean, beharbada, desadostasunik handienak presoei egiten zaien diru laguntza partidara bideratu den diru kopuruan, eta garapen arlora bideratu den diru kopuruan egon dira. Presoentzako diru laguntza 4.500 euro izan beharrean, azkenean, 1500 euro onartzea, ez dute ontzat eman. Era berean, garapen arloan diharduten elkarteentzako onartu den diru laguntza gutxiegia iruditzen zaiela nabarmendu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.