Euskal idazleen agertoki bihurtuko da Ondarroako Orrigorri ekimen literarioa
Arrigorrik antolatutako proiektu berrian honako idazleek parte hartuko dute: Harkaitz Cano, Mikel Peruarena, Katixa Agirre, Anjel Lertxundi, IƱaki Petxarroman, Bea Salaberri, Fermin Etxegoien, Koldo Izagirre, Jule Goikoetxea eta Gotzon Barandiaran.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, idazleen hizketaldiak bi astetik behin egingo dira, domeka goizeetan. Orrigorri ekimenari hasiera ematen Gotzon Barandiaran izango da, urtarrilaren 31n, 11:30ean. Sarrera doakoa izango da, eta inguruko literatura zale guztiei bertaratzeko gonbitea luzatu diete antolatzaileek.Antolatzaileen iritziz, hainbat helburu lortu nahi dira ekimen berriagaz. Aiert Goenagak nabarmendu duenez, esate baterako, Ondarroako eskaintza kulturala indartu nahi da ekimenagaz. “Uda eta udazkenean Redstone Soluk kontzertu zikloagaz egin modura, Orrigorrirekin ere Ondarroako eskaintza kulturala indartzea da ekimenaren helburua, eta Ondarroan zein inguruko herrietan dauden literatura zaleei inguruotan nahikoa ezohikoa den formatu bat eskaini”.
Liher Gonzalezek gaineratu duenez, herrira zabaldu nahi da Arrigorri ostatuaren izaera kooperatiboa. “Arrigorri ostatuaren izaera kooperatiboa ez da bakarrik lantaldean geratzen den zerbait, herrira zabaldu nahi dugun egin eta izateko era bat baizik. Espazioak erabilera pribatuaz gain, publikoa izatea ere ezinbestekoa da, eta kulturari lekua egiteko bada, are -eta ezinbestekoago”.