Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Joseba Sololuze eta Miren Amuriza Markina-Xemeingo gaztetxeko Asterix eta Obelix berriak

Markina-Xemein
2016/01/25
Galiako bi pertsonaiek modura 12 bertsoproba gainditu zituzten bertsolari biek Akerbeltz gaztetxean zapatuan [urtarrilak 23] egin zen saio berezian. Urtero modura, gaztetxeko bertso saioa gai bateri lotuta egon da, eta aurten, Galiar herrixka bihurtu dute gaztetxea. Gazte asko bezala, Asterix eta Obelix herritik kanpo joan behar dira lan egitera. EƱaut Salegi eta Jokin Arbe Daniara jokatzera doazen puntistak egin zuten Asterix eta Obelixen papera. Kanpora doazenez, horien ordez, herria defendatuko duten beste Asterix eta Obelix batzuk aukeratu behar zituzten, eta Asterixek egin zuen modura 12 proba gainditu behar zituzten bertsolariek aukeratuak izateko. Azkenik, Sololuzeri eta Amurizari jantzi zieten euren kaskoa Salegik eta Arbek.
Akerbeltz gaztetxeko Bertsoprobetako parte hartzaile eta gidariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Akerbeltz gaztetxeko Bertsoprobetako parte hartzaile eta gidariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Lanbideka banatuta, lau taldek hartu zuten parte zapatuko bertsoprobetan: Joseba Sololuze eta Miren Amuriza errementariek; Naroa Loiola eta Xabat Galletebeitia arrain saltzaileek; Lander Ibarluzea eta Josune Aramendi ehiztariek eta Ane Labaka eta Aissa Intxausti etxeko langileek. Ofizioka egin zuten bertsotan bai eta jolas batzuk ere, eta azken buruz-burukora Ane Labaka eta Aissa Intxausti eta Joseba Sololuze eta Miren Amuriza ailegatu ziren. Abrarakurzix herrixkako buruzagiak eman zion hasiera saioari eta Panoramix herrixkako druidak banatu zituen edabeak bertsolarien artean, Caius Pupus-ek gidatu zuen saioa. Epaimahaiaren lana, bestalde Galiako hiru jakintsuren esku egon zen: Lander San Martin, Jone Antsotegi eta Alain Undabarrena. Idazkari lanetan Leire Salegik jardun zuen. Giro ikaragarria Urtero modura, asko izan dira Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatutako saio berezia galdu nahi izan ez duten bertsozaleak. Horrela, gaztetxea bete-bete egin zen beste behin ere.
Akerbeltz gaztetxeko Bertsoprobetako parte hartzaile eta gidariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Akerbeltz gaztetxeko Bertsoprobetako parte hartzaile eta gidariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Saioagaz gainera, apainketagaz ere txundituta geratu ziren ikusleak. Akerbeltzeko sarrera zuhaixkaz beteta aurkitu zuten, ostean erromatarrak ezkutatzen zirelarik, eta barruan harresiz inguratutako herrixka galiarra aurkitu zuten, saioan guztiz murgiltzen laguntzeko. Antolatzaileak ere pozik agertu dira. Izan ere, bertso saioaren helburua herriko eta inguruko bertsolari berriei leku eta aukera bat, plaza bat, ematea dela nabarmendu dute, eta aurten, plazetan berriak diren hiru bertsolarik hartu dute parte gaztetxeko saioan: Naroa Loiolak, Josune Aramendik eta Aissa Intxaustik. Irabazleen agurrak: Miren Amuriza Len esperantza fabrika zanak izena Akerbeltz dauka baina ahuntzak be potente dabiz lagunei aupa ta aupa hormak dekorau ta danontzako edabea preparauta honen bibote ta nire bizar txaloka eta ujuka bero hartu gaituzu ta zure aurrean eranzten dodaz kaskoa eta peluka Joseba Sololuze Gazte talde bat bada flipatzen naukana edabe majikotzat gogoa daukana inork ikusi gabe latz egin du lana gero geuk jasotzeko txaloak ta fama merezi dabe txalo zaparrada bana plazerra da hau zuekin konpartitu izana

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.