Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarruk eta Isuntzak ez dute asmatu Bizkaiko batel denboraldiko lehen estropadan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio,Ondarroa
2016/01/25
Asteburuan, Bizkaiko eta Gipuzkoako batel denboraldiko estropadak jokatu dira. Bizkaiko kasuan, denboraldiko lehen estropada jokatu zen Sestaon, eta Gipuzkoako kasuan, aldiz, bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu ziren Donibane Lohitzunen eta Pasai Donibanen. Lea-Artibai eta Mutrikuko taldeei dagokionez, ez zituzten emaitza oso onak lortu, baina aurrera begira jokatuko diren estropadetan maila hobea erakusteko asmoa dute.
Isuntzako arraunlari gazteak

Isuntzako arraunlari gazteak. Argazkia: Bermeo Arraun argazkiak

Zapatuan [urtarrilak 23], Bizkaiko Arraun Federazioaren eskutik, Bizkaiko batel denboraldia hasi zen, Sestaon. Apirilaren 17ra bitartean, eta trainera denboraldia hasi bitartean, ia asteburuero, bertan jokatuko dira batel ligaxkako estropada guztiak. Guztira, Bizkai osoko hamabost klub ari dira parte hartzen txapelketan, eta horien artean dira Ondarroa eta Lekeitio ere. Eurekin batera, honako taldeak ari dira parte hartzen: Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Arkote, Getxo, Raspas, Lutxana, Deusto, Kaiku, Iberia, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena. La Benedicta kaian jokatu ziren norgehiagokak, eta zazpi kategoriatan banatuta, 97 batelek parte hartu zuten. Uretaratzen lehenak maila txikietakoak izan ziren. Txikien kategorian, mutiletan, Bermeo A taldeak irabazi zuen 04:56,07 denboragaz. Bermeo B, aldiz, 6. postuan sailkatu zen, eta Isuntza eta Ondarroa, osterantzean, 8. eta 12. amaitu zuten, hurrenez hurren. Nesketan, ostera, Kaiku A izan zen onena; 05:05,02 denbora behar izan zuten estropada amaitzeko. Bigarren Portugaletek egin zuen eta Bermeo Ak, hirugarren. Bermeo Bk 5. amaitu zuen proba eta Ondarru Bk 10. postuan. Ondarru A, aldiz, kanporatu egin zuten.
Ondarroa Arraun Taldeko neska gazteak

Ondarroa Arraun Taldeko neska gazteak. Argazkia: Bermeon Arraun argazkiak

Azkenik, txikien kategoria mistoan, Bermeok irabazi zuen 02:42,61 denboragaz. Isuntzak hirugarren egin zuen, eta Ondarru Ak, laugarren. Ondarroako B taldeak, 6. amaitu zuen estropada. Kadete kategorian, mutiletan, Bermeok nagusitasun osoz irabazi zuen estropada; 07:05,12 behar izan zuten lehen postuan helmugaratzeko. Bertoko beste taldeak nabarmen atzetik ibili ziren: Ondarru C 12. postuan, Isuntza 13. postuan, Mundaka 15. postuan, Ondarru B 17. postuan, Ondarru A 18. postuan, Elantxobe 19. postuan eta Elantxobe Mx 20. postuan amaitu zuten estropada. Gazte kategorian, nesketan, Kaiku A taldekoak izan ziren onenak. 10:06,36 denbora behar izan zuten estropada amaitzeko. Ondarruko neskek estropada ona egin zuten, eta bigarren eta hirugarren sailkatuengatik segundo bakarreko aldeagaz, laugarren amaitu zuten. Elantxobek 9. postuan amaitu zuen. Mutiletan ere Kaiku A izan zen onena, 09:30,42 denboragaz. Ondarruk, Bermeok eta Elantxobek, 11, 15 eta 20. postuetan amaitu zuten, hurrenez hurren.
Sestaon jokatutako estropada bat, hastear

Sestaon jokatutako estropada bat, hastear. Argazkia: Bermeo Arraun argazkiak

Senior kategorian, mutiletan, Zierbena nagusitu zen, 09:16,59 denboragaz. Isuntza hirugarrenarengandik nahiko hurbil ibili bazen ere, laugarren amaitu zuen. Mundaka A, B eta Ck, 5. postuan ,8. eta 9. amaitu zuten, hurrenez hurren. Gipuzkoako batel txapelketari dagokionez, Donibane Lohitzunen zapatuan [urtarrilak 23] jokatuko bigarren jardunaldian ez zuen zorte gehiegirik eduki Mutrikuko taldeak. Gazte mailan, 16. postua lortu zuten mutrikuarrek, eta seniorretan, 9. postua. Domekan [urtarrilak 24] jokatutako hirugarren jardunaldian ere, ez ziren fin ibili mutrikuarrak. Pasai Donibanen jokatutako norgehiagokan 15. postua lortu zuten gazte mailan eta 9. postua seniorretan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.